1 . potxolo. iz. (TE). Hoyo, boche. "Lurrian egindako zulua, bertan kanikia edo txantxillikota sartzeko. Baiña edozein zulo izan leike; nekazaritzan, soluan egindako zuluak, hazixak edo landarak sartzeko" (ETNO). / "Hoya que servía para varios juegos infantiles" (TE, 633).
Plaza Barrixan, potxolo bi genduzen jokorako. Esaterakuan, azentua lehelengo silaban daroia: pótxolo.
potxo egin. du ad. (JSM). Meter en el hoyo. Jolasian, kanikia-edo zuluan sartu.
Hiru bidar ahalegindu eta gero, azkenian potxo ein dau.
potxoloka. iz. (TE). Juego de canicas. "Kanika-jokua. Lurrian potxolua (zulua) egin eta ia bertan zeiñek kanikia sartu. Antxiña kanikekin ez eze, intxaurrekin edo kukusagarrekin be jokatzen zan" (ETNO). / "Juego infantil que se jugaba con nueces y con metras, a meterlas en el hoyo" (TE, 634).
Plaza Barrixan potxoloka eitten genduan. / Potxolua ein ta haraxe botatzen; holan zulotxo bat egoten zan, potxolua. Bota ta haraxe zulora zeiñek hurrago... Gero holan atzaparrakin sartu, botatakuan ez bazan sartzen. Hiru edo lau kanikakin... danok bardin euki bihar! Ta haraxe zulora gehixen sartzen ebanak irabazi! Galtze zebanak emon bihar kanikia. Kanikak, geuk usatzen genduan kanikia, lurrakin eindakuak izaten ziran. Ximikua bost zentimokua izaten zan, ta bost zentimuan emoten zeben bost kanika. Esaterakuan, azentua lehelengo silaban daroia: pótxoloka.