Bilaketa aurreratua

sorgin
Sarrera nagusiasorgin-en adiera da.
Zk.1
Sarrerasorgin
Aldaerak
Forma estandarra
Kategoria gramatikalaIzen arrunta
IturriaTE: Toribio Etxebarria (T. ETXEBARRIA, 1998)
BaliokideakBruja.
Adibideak · Sorgiña, batzuetan andrakume zuri ederra; beste batzuetan, atso zahar baltz zatarra. / La bruja a veces es una bella mujer; otras veces una vieja negra y fea. (TE)

· Kurutzia eiñ egurrakin, erramua sartu bertan, eta atian josi ultziakin. Atian ipintzen zuan, etxiak suertia euki deixan, sorgiñak-eta kentzeko. Lehenago sorgiñak eguazen! Ez dozue entzun sekula sorgiñik? Lehenago, gure aittak sorgiñen ipuiñak demasak kontatzen zittuan! Sorgiñak abadiak ipintzen zittuen, jentiari fedia emon deixon. Etxietara juan, kate haundixekin; ta sorgiñak ziralakuan, errezatzen danak belauniko. Edo bidera urten izara haundi bategaz tapauta, jentia billurtzeko... Abadiak ipinittako gauzak zittuan horrek. Gero hau etorri zuan, pistolia bai? Eta pistolia etorri zanian, orduantxe amaittu zittuan danak horrek. Pistoliak akabau zittuan danak! Baiña lehenago sorgiñak? Sorgiñekin billurtuta jentia! Ene! Ta Anbotoko Señoria lehengo zaharrak be sentitzen juen. Baiña hori be izan bihar zuan tranpia: nik entzunda dakat aitari, arrano zaharrak hartu, su emon, eta Anbotoko Señoria zalakuan danak sustauta. / (JE)

Jakingarriak"Inguruko herrixetan jaso dogunez, Eibarren suzko armak egitten hasi ziranian desagertu ei ziran sorgiñak hemen inguruko mendixetatik. Hala ta guztiz be, beste berba batzuetan geratzen da lehenago bizi-bizirik zeguan siñiskeren aztarrena, toponimuetan (sorgin-zulo) zein landara izenetan: sorgin-bedar, sorgin-ira, sorgin-itsuski... Itxuria antxiña-antxiña sorgiñak orrazteko erabiltzen zeben kardulatzari be sorgin-orrazixa esaten jako "(ETNO).
Esteka
Oharrak"-gin: sufijo que denota oficio, es el más empleado en Eibar" (TE, 401).
IkustekoAnbotoko Señora, Baso Jaun, lamiña, 1. jentil.

Adibideak

Sorgiña, batzuetan andrakume zuri ederra; beste batzuetan, atso zahar baltz zatarra.La bruja a veces es una bella mujer; otras veces una vieja negra y fea.TE
Kurutzia eiñ egurrakin, erramua sartu bertan, eta atian josi ultziakin. Atian ipintzen zuan, etxiak suertia euki deixan, sorgiñak-eta kentzeko. Lehenago sorgiñak eguazen! Ez dozue entzun sekula sorgiñik? Lehenago, gure aittak sorgiñen ipuiñak demasak kontatzen zittuan! Sorgiñak abadiak ipintzen zittuen, jentiari fedia emon deixon. Etxietara juan, kate haundixekin; ta sorgiñak ziralakuan, errezatzen danak belauniko. Edo bidera urten izara haundi bategaz tapauta, jentia billurtzeko... Abadiak ipinittako gauzak zittuan horrek. Gero hau etorri zuan, pistolia bai? Eta pistolia etorri zanian, orduantxe amaittu zittuan danak horrek. Pistoliak akabau zittuan danak! Baiña lehenago sorgiñak? Sorgiñekin billurtuta jentia! Ene! Ta Anbotoko Señoria lehengo zaharrak be sentitzen juen. Baiña hori be izan bihar zuan tranpia: nik entzunda dakat aitari, arrano zaharrak hartu, su emon, eta Anbotoko Señoria zalakuan danak sustauta.JE