zeziña (zezin, zezeiña) [zezin]. iz. (TE). Cecina. Gatzetan ondutako okelia. Baserri hartan ez zan falta izaten zeziñia urte guztian. / Gabon inguruen txarrixa hiltten genduen. Hori beti ikusi dot etxien! Ta gero zera be eitten zan, zezeiñia, orduan. Zezeiñia. Zezeiñia da, ba, txahala edo behixa, bi lagunek edo bi auzok, erdibana eitten zan, osorik ez, ezta? Baiña hori da okelia, gatz emon, ta gatzittutakua. Gatza emon ta, ez dakit zenbat egunera, buelta emoten jakon, barriro gatza emon eta hartzen eban gatza ta gero hori, ba, urte guztien eukitzen zendun.