Bilaketa aurreratua

kaza-txakur
kaza-txakur. iz. (ETNO). Perro de caza. Kaza-txákurra, honarako, setterra onena! Sasi asko dago-eta! Pointerrak dira dotoriak, emakume politten modukuak; baiña gero sasixa ikusi eta ospa! Eta setterra, barriz, "ra-ra-ra" aurrera beti. Ulia asko eta defensia daka harek. Hamen txakurrak, oillagortalarixak, setterrak; hamarretik hamaika setter. Gero, dagoz txinbo-txakurrak: txikixaguak, horrek belarri-haundixok. Horrek sasixan dira balientiak, eta zozotan, eta txinbotan, eta... Terko batzuk dira; kapazidadia bape, baiña sartu sasixan eta zozua etara arte hantxe! Geratu sekula bez! Familixakua spaniel-a da. Horrek zozotan, ta txinbotan, ta oillagorretan, ta danera! Polibalente! Galeperretan dabizenak hori nahikua dabe; nahikua ta sobra! Oillagorretarako motza geratzen dok, txikixa dok-eta. [...] Eta gero, kirikixo-txakurrak. Arratoi txakurrak kirikixotarako. "Abadiño"k 25 kirikixo hartzen zittuan gau baten, zakukadia!. Ik. eper-txakur, erbi-txakur, kirikixo-txakur, txinbo-txakur, ehiza-txakur, oillagor-txakur.  Entonaziñua: kaza-txákur, ehiza-txákur.