Azalpenak

Hiztegiko berbak ikusteko

“Orri nagusia” da lehelengo agertuko jakun orrixa. Hamen, berba jakiñen bat ikusi nahi bada, hori berbiori ikusteko aukeria dago “billatzaillia”n bittartez; baitta “Hiztegia”n edo “Hiztegia ikusi”n klik egin ezkero, letrarik letra, “A”tik “Z”rainoko ikuspegi laburreko berba-fitxen zerrendia ikusi leike ordena alfabetikuan. Menuko aukeria erabiliko da “Hiztegia”n klik eginda, bere menpeko diran atalak ikusteko: “Azalpenak”, “Gaztelaniaz (gaztelera-euskara zerrendia)”, “Laburdurak”, “Bibliografixia eta itturrixak”, “Aurreko Hiztegiaren Atarikua eta Azalpenak”, eta “Gehigarrixak”.

BARRIKUNTZAK

Barrikuntzarik garrantzizkuena, web aplikaziñua bera, lehengua baiño askoz ahaltsuagua. Datu-basia eta berau kudeatzeko aplikaziñua barrixak dira. Aurreko Hiztegiaren “azalpenak” saillian esandakuetatik alderdi teknikuen arlo batzuetan izan diran barrikuntzak aittatu bihar dira:

  1. “Berba bakotxan fitxia”, berba-sarreren antolamendua (sarrera nausixa, adierak, azpisarrerak) eta ikuspegi bi (laburra eta taula) erabiltzia;
  2. Hiztegi barruan ibiltzeko modua erreztia (Ik. Sin. eta Anton.) loturetan markautako berben artian mogitzekua;
  3. Gaztelaniazko baliokide zerrendia urritzia;
  4. Sistemiak emoten daben aukeria argazkixak, audixuak eta bideuak txertatzeko.
  5. Hiztegixan sarrera kopurua.

Berba bakotxan fitxia, berba-sarreren antolamendua eta ikuspegi bixak.

Ikuspegi bi dittugu: bata laburra, lehenengo agertuko jakuna, informaziño guztia lerrokatuta, jarraixan daguana; eta bestia taula formakua.

  1. Ikuspegi laburra (lerrokatuta daguana).

    Hamen zenbaitt eredu kasurik gehixenetarako argibide direnak:

    • Sarrera nausixa, aditza [adierak eta azpisarrerak]:
      aditza1 (aldaera1, aldaera2), aditz-izena (aditz-izenan aldaera) [forma estandarra].
      1 . aditza1 (aldaera1, aldaera2), aditz-izena (aditz-izenan aldaera) [forma estandarra]. da/du ad. (TE). Gaztelaniazko baliokidiak. Sarrera nausixan adieria da.. Adibidia1. / Adibidia2. / Esr. Esaera1. / Kant. Kanta1. Sin. sinonimua. Anton. antonimua. Ik. ikustekua.  Asko erabiltzen da; berba arrunta da.  Jakingarrixak.
      2 . aditza1 (aldaera1, aldaera2), aditz-izena (aditz-izenan aldaera) [forma estandarra]. dio/zaio ad. (JSM). Gaztelaniazko baliokidiak. Esanahixa. Adibidia1. / Adibidia2.  Erabilleria.  Jakingarrixak.
      azpisarrera1-1 (aldaera1, aldaera2) [forma estandarra]. esap. (TE). Gaztelaniazko baliokidiak. Sarrera nausixan azpisarreria da.. Adibidia3. / Adibidia4.  Erabilleria.  Jakingarrixak.
      azpisarrera1-2 (aldaera1, aldaera2) [forma estandarra]. esap. (TE). Gaztelaniazko baliokidiak. Esanahixa. adibidia3. / adibidia4.  Erabilleria.  Jakingarrixak.
    • Sarrera nausixa, aditza ez dana [adierak eta azpisarrerak:
      izena1 (aldaera1, aldaera2) [forma estandarra].
      1 . izena1. iz. (ETNO). Gaztelaniazko baliokidiak (izen zientifikua). Esanahaixa. Adibidia1. / Adibidia2.  Erabilleria.  UZ: xbxbxb.
      2 . izena1. postp. (TE). Gaztelaniazko baliokidiak. Esanahixa. Adibidia3. / Adibidia4
      3 . izena1. interj. (TE). Gaztelaniazko baliokidiak. Esanahixa. Adibidia5. / Adibidia6.
      4 . izena1. izond. (JSM). Gaztelaniazko baliokidiak. Esanahixa. Adibidia7.  Eibar inguruan oso arrunta.
      azpisarrera2-1 (aldaera1, aldaera2) [forma estandarra]. adlag. (TE). Gaztelaniazko baliokidiak. Esanahixa. Adibidia9. / Adibidia8.  Edadetuen artian gehixago erabiltzen da.  Jakingarrixak.
      azpisarrera2-2. esap. (TE). Gaztelaniazko baliokidiak. Esanahixa. Adibidia9.
    • Sarrera nausixa, aditza ez dana [azpisarrerak]:
      izena1b (aldaera1) [forma estandarra]. iz. (TE). Gaztelaniazko baliokidiak. Esanahixa. Adibidia13. / Adibidia14. Ik. azpisarrera1-2, izena1.  Erabilleria.  Jakingarrixak.
      azpisarrera3-1 [forma estandarra]. esap. (AN). gaztelaniazko baliokidiak. Esanahixa. Adibidia10. / Adibidia11.  Erabilleria.  Ibilt 469.
      azpisarrera3-2. adlag. (JSM). Gaztelaniazko balokidiak. Esanahixa. Adibidia12. (Zirik 49).  Oso arrunta Eibarren.
    • Sarrera soltia, aditza:
      aditza2 (aldaera1, aldaera2), aditz-izena (aldaera3) [forma estandarra]. da/du ad. (TE). Gaztelaniazko baliokidiak. Esanahixa. Adibidia15. / Adibidia16  Erabilleria.  Jakingarrixak.
    • Sarrera soltia, aditza ez dana:
      Egilearen izena (baimena labur)
      izena2 (aldaera1, aldaera2) [forma estandarra]. iz. / izond. (AN). Gatzelaniazko baliokidiak. Esananhixa. Adibidia17. / Adibidia18.  Erabilleria.  Jakingarrixak.
  2. Taula itxurako ikuspegixa.

    Ikuspegi laburreko sarrera-berban (sarrera nagusi zein azpisarrera) edo adierian zenbakixan klik eginda sartzen da taulan. Taulak ikuspegi laburrak baiño ziheztasun gehixago emoten dau: fitxian terminuen idazpuruak, oharrak, erabillera-arlua, adibide bakotxan itturrixa eta gaztelaniazko itzulpena. Ikuspegi laburrian, adibidia zeiñena dan edo gaztelaniazko itzulpena jakin nahi bada taulan sartu bihar da. Berbian Ikuspegi laburrera bueltatzeko “lerrokatuta”n egin bihar da klik.

Hiztegi barruan ibiltzeko modu erreza.

Errez mogitzen da berba batetik bestera Ik., Sin., Anton. loturetan klik eginda.

Gaztelaniazko baliokidiak urrittu egin dira.

Aurreko hiztegixak hau alderdixau kargautxua eban, gure iritziz, eta arindu egin da, sortu zaneko 34.000 gaztelaniazko sarreretatik oingo (2010-05-19) 26.000ra.

Aukera barrixak.

Sistemiak emoten daben aukeria argazkixak, audixua eta bideuak txertatzeko ez da ondiok asko erabili, baiña hiztegixan barruan honek aukerok lagungarri izan leikezela argi dago, berbia ilustratzeko, berbia kontakizun historikuekin lotzeko, ahoskera eta azentu kontuko azterketan…

Hiztegixan sarrera kopurua

Halan dago hiztegiko sarreren kontadurixia 2010-05-19xan: 15.360 sarrera dagoz une honetan hiztegixan, hórretatik 2.165 sarrera nausixak dira, adiera edo azpisarreraren bat dutenak; 3.442 azpisarrerak; 3.359 adierak; eta 6.394 sarrera soltiak dira, ez menpeko berbarik eta ez sarrera nausirik ez dabenak. Gaztelerazko baliokidien zerrendan berriz, 26.141 sarrera dagoz, euskarazko sarrerekin lotuta. Sartuta dagoz kontadurixa honetan, 2009-12-17xan aurkezpena egin zanetik hona OEH-tik jaso dittugun Eibarko berben beste millabat sarrera inguru.