azukre (azukra, azukera). iz. (TE). Azúcar. Lehen eztixakin zana, gaur azukriagaz. / "Azukria" ero "gozokixa": batzuk esaten detse: "hori gozokixori ekarrik hona" ero, baiña guk Eibarren esaten dou "azukria". Mailleguzko berbia izan arren, ez da azukria beste berbarik Eibarren erabiltzen.
azukre-ontzi. iz. (TE). Azucarero. Ez dago lekurik txindurrixak azukre-ontzixa topauko ez dabenik.
azukre-tontor. iz. (TE). Azucarillo, terrón de azúcar. Hiru azukre-tontor nahikua dira kafiandako. Ik. tontor.