a. metaling. (TE). Primera letra del alfabeto vasco 'a'. Garbi eizu 'aia', ondo irakorri deiñ. Artikulua hartzerakuan aia egitten da.
aasa. iz. (ETNO). Llana, cuchilla; especie de cepillo que usan los cesteros. Zestogiñak otzarak eta antzerakuak egitteko darabillen erraminttia, helduleku bikua.
Aasia beste erremintta bat be bada; esku-leku bikin, zestogiñak eta zumitzak refinatzeko erabiltzen dabe, zepillua moduan. Oin piñuak zuritzeko be bai. ababa. adkor. (TE). Bobo,-a, chocho,-a, chalado,-a. "Expresión con que se denota infantilidad o senilidad mental" (TE, 103).
Ababa nok ni ala, hori siñistu deiran?! Mugatuan be ababa.
abade (abare). iz. (TE). Cura; clérigo. Arrateko abadia, erremia pelotan. / Elizako zeregiñak eiñ dittu Abade Jaunak eta badoia euzkixa hartzera.
/ HI, baiña, hik eztakik abade jaunari "berori" deitu bihar jakona ala? (SM Zirik 78). Ik. abat, apaiz. Abade da Eibarren erabiltzen dan berbia, eta ez apaiz. Abade Jauna, "Forma común de mencionar al cura" (TE). / Bes. abade egin, abadegei, abade-etxe, abadetar. abade egin. da/du ad. (TE). Hacerse cura, ordenarse sacerdote. "Imponer las manos el Obispo" (TE, 103).
Alargundu eta gero abade egin zan. / Bitxorixako obispuak eiñ eban abade. abade-etxe. iz. (TE). Casa cural, rectoría. Elixiari joten zan abade-etxia. abadeseme. iz. (JSM). Hijo de cura. Ik. abadekume. "Clérigo" (JSM. in TE, 764). / XVIII. mendearen erdialdera Eibarren elezinuetarako agertu ziren Ordenanzetan honako hau dator: "egon della Conttuban Justticia Errejimenthu gusticha esteilla nombrau escribauzatt, abaderen semerik". G. Mugica, Monografía Histórica de la villa de Eibar, 466. orr.
abandonau, abandonatze [abandonatu]. du ad. (OEH). Abandonar. Andra txarra zuan baiña holan ezingo juat abandonau. (Zirik 120).
abao. iz. (TE). Panal de miel. Hain loratsua zan ingurua eze, erletxian abauak eztixa gaiñezka. / Eztixa apartautakuen geratzen dana da abaua; zera, argizaixa! Nik ez dot erlien asuntuen gauza asko zertu, baiña abaua bai, abaua! Hari eraitten jako belozidadia bueltan emonda, eta eztixak urten eitten dutsa, ta geratzen dana da argizaixa, abaua. Ik. erlabixa, erlatoki, erletxe, erliak urten. komentario 1 abar. iz. (TE). Ramita, rama pequeña. "Las ramas delgadas de que se hace materia de arder" (TE, 103). Egurra burdixan eta abarrak narrian ekarten zetsuezen ataira baserrittarrak, lehengo sukaldietarako. / Adarrak eta abarrak ez dira bat: abarrak txikixak dira, jo aizkoriakin eta txiki-txiki-txiki egitten diranak, háretxek dira abarrak. abarka (albarka). iz. (ETNO). Abarca. Lehen narruzko abarkie josten jarduten eben! Narruzko abarkie! Etxien hil behi zahar bat, bai? Zeziñetarako? Ta haretxen narruek ganbaran josi, luze, sikatutakuen. Abarkolak eiñ, medidan (ohola behien markau eitten eben); ebagi gero ta abarka-oholak eiñ. Gero hantxe medidarako abarka narrue etaratzen eben, oiñekue. Zeiñek zenbat oiñ bihar eban, horixe. Gero gizonak, abarkien narrua albo banatara zulatu eitten eban, ta jostugelakin, jostugela sartzen otsen musturrien gero, ta albotara beste zintta bi, ta haretxekin batzen eben. Bai, bai, narruakin. Jostugelakin josten zittuen. Abarka-jostie... gure aitta zanak-eta zelan abarkia josten eben? Basarrikue, baiña.... / Abarkak tajuzkoak ez zituala ta zapatak erostia pentsau eban. (Zirik 81).
Bes. abarkadun, abarkagintza, abarkagin, abarkero, abarka-galtzak.
abarka-galtza. iz. (ETNO). Conjunto de abarcas y calcetines de lana. Pluralian erabiltzen da: abarka-galtzak
abarka-soka. iz. (ETNO). Cuerda para atar las abarcas. Abarkak lotzeko soka luzia.
Abarka-soka barrixak falta egitten deste, honek motz-motz eginda dagoz. / Baiña abarka-sokak eitteko ez zan zurdarik erabiltzen; harendako ardi nabarrak bihar. Eta jertsixak eitteko be ardi nabarrak; jertsixak ziran, ba, zurixak, ala nabarrak. Tintau? Tintau ardilania ez!. Ik. abarka-zintta. abarka-zintta (abarka-zintxa, abarka-zinta, albarka-zintta). iz. (NA). Cuerda para atar las abarcas. Ik. abarka-soka. abarkadun. iz. (TE). Aldeano,-a, casero,-a. Basarrittarrari esaten detsa kaletarrak, askotan zentzu txarrian. Basarrittarrak, barriz, "kalekuma" kaletarrari.
Abarkaduna izan arren, guk aiñako eskolia aldian dau. Ik. basako, kaletar, kalekuma, mendi-mutil. abarkagin. iz. (TE). Abarquero,-a; el/la que hace abarcas. Lehengo baserrittarrak, eurak abarkagiñak. abarkagintza. iz. (TE). Artesanía de las abarcas; confección de abarcas. Abarkagintzia, neguko zeregiña baserrixan. abarketa (albarketa). iz. (TE). Alpargata. Zortzi egun baiño lehen bota bihar izan zittuan abarketok. / Gu be han ibiltzen giñan, gerratian, mendi-puntan biharrian abarketekin.... abarketagin. iz. (TE). Alpargatero,-a. Bizar-kentzaillia, gehixenetan abarketagiña izaten zan bide batez . abarketero. iz. (TE). Alpargatero,-a; fabricante de alpargatas. Iraltserua, abarketerua, zapaterua, txisperua. |
|