burdixan jolas. iz. (ETNO). Juego del carro. Umiak burdi gaiñian egitten zeben jolasa. Bat burdixan partikan jartzen zan, eta bestiak burkoltzan. Gero, txandaka, aldatu egitten ziran, partikia gora eta behera, aldixan-aldixan, bulpartikan zeguana jeitsi eta burdi gaiñeko bat partikara igoz.
Partikian puntan bat jartzen zan; bestiak burkoltzan. Eta partikan zeguanak esaten zeban: "Kukurruku" eta beste batek "zer bihozu?". Eta azkenian, "zeiñi?" eta "fulanitari". Eta orduan, hori puntara igo eta puntakua bajau. / -Kukurruku! -Zer bihozu? -Artua (gaztaia) ta ogixa! -Zeiñi? -Fulanori. / Txutxurrutxu! Ze biozu? -Arrautzia! -Zetako? -Abariandako! -Abariak zetako? -Mezia emoteko! -Mezia zetako? -Zerura juateko!". Ik. kukurruku.