1 . ba [ba / bada]. lok. (TE). Pues. Ez da ba errez biguntzeko gizona. / Ba... tabernan gendela Patxiko ezton bat bertan-bera luze-luze jausi konortik barik. Guk izan jittunagu larritasunak. (Zirik 26).
/ Eta bere kontu, gizon letz, biharko zala utzi zigortzia alperrori. Beti ondo pentsaua, emaztiak errazoia emon zetsan hontan senarrari, ez ba berak bihotzik iñor joteko. (Ibilt 470).
Ik. hara ba. 3 . ba. 1 . ba. part. (TE). Ya (utilizada delante del verbo sintético). TEk holan diño: "prefijo adverbial (apócope de bai) que se une a ciertos verbos para afirmar o acentuar la acción de los mismos" dala (TE, 208); baiña ez da aurrizkixa, berba proklitikua baiño. Esanguria, ostera, TEk diñuana da.
Banabil, banaiz, banator... Ik. bai. Aditz sintetikuen aurretik erabiltzen da baiezkua indartzeko; tartian ei eta ete be erabili leikez ze esangura daukan.
2 . ba. mend. Si (prefijo condicional con verbo conjugado). Tokatzen bajatzu usteldutako bat... adios! Juan zan ha kazuelia!
/ Irakortzen baldin badozue, hobe da gauza onak irakorri...
/ Zer pentsauko zenduke zuk gazteleraz batek esango baleu "me ha tocado el cuerno"?
/ Hori jakin izan baneu, ekarriko netsuan nere kondenia, "La pena de muerte" emon zesten.
/ Holako tratua hartu bihar ebala jakin izan baneu, ez neuan ezer esango.(Zirik 36).
/ Ondo-ondo eingo banittuke, benetako lorak diralakuan konejuren batek jango littuke. (Zirik 13).
Ik. baldin. 3 . ba. mend. (OEH). Si. VI. (Refuerzo de exclamación).
--Baña, andra, neu banintzan nere senarragaz! --Baiña zu! nola atorra hutsian, bedartzan eta goizeko bostak inguruan? --Bai, ba. (Ibilt 471).
-ko / -go bada. esap. (OEH). Objetivo a conseguir. Baldintza perpausetan helburua aitzen emoteko erabiltzen da.
Probatzeko hankia sartu ezkerok ez dala han igaririk eitxen, han igari eingo bada buruz behera sartu bihar dala. (Zirik 125).
ba ... lez (ba ... letz) [ba ... legez]. esap. (OEH). Como si. Emaztiak, orduantxe pozik, gura ez baleu lezko ezetz batzun ondoren, esan zetsan ziraunki: [...]. (Ibilt 478).
/ Hasarratu arren barruan irakeitxen balitz letz, gorde zan senarra aurrian zala ezer esatetik. (Ibilt 465).
ba- ... be. esap. ( -). Aunque; por si. Ez bajatzu gustatzen be, jan ein biharko dozu.
/ Berandu aillegatzen bagara be, ez detsa ardura.
/ Eskatzen badau be, aurrez prest eukitzia hobe.
baba. 2 . baba. iz. (TE). Alubia, judía (Phasolus vulgaris). Lehenago, babak beratzera bota bihar izaten ziran, balia lakuak gura ezik. Gaur egunian hau berbiau alubia esanguriakin erabiltzen da gehixenbat; TEk sinonimotzat dakarren babarrun berbia ez dabe erabiltzen eibartar petuak.
3 . baba. iz. (ETNO). Ampolla; baba. Pelotan aspaldixan ein barik, eta babiak urten desta eskuan. / Oingo botekin ez dagok bildurrik, baiña lehenguekin? Babak urtetzen zittuan, jo-ta berihala...!. Goguan izan azentua bigarren silaban daroiala: babá (mugatu singularrian babía, eta pluralian bábak).
baba baltz [baba beltz]. iz. (TE). Haba (Vicia faba). Baba-baltza urdaixakin, ikazgiñen eguneroko jatekua. / Legatza, baba baltzakin ipiñitta ederra euan. (Zirik 47).
baba barri. 1 . baba barri [baba berri]. iz. (TE). Haba nueva. Udabarrixan, baba barrixa eta idarrak... 2 . baba barri [baba berri]. iz. (TE). Alubia fresca. Baba barrixa, uda-azkenerutz, arto-sailletan batzen danian... baba pintxan. iz. (JSM). Alubia pinta. baba zuri. iz. (TE). Alubia blanca. Garizuman, baba zurixakin eindako potajia. baba-jan. iz. (TE). Banquete de alubias; comilona de alubias; alubiada. "Comilona a base de alubias con toda clase de aditamentos" (TE, 208). Domekan, baba-jana dogu Trabakuan hogei lagunek. baba-lapiko. iz. (TE). Cocido de alubias; potaje de alubias. Baba-lapikua, egunero, eguardixetan. Ik. lapiko, oillo-lapiko. baba-leka. iz. (TE). Vaina, alubia verde. Baba-lekak, kipula eta orixuagaz, afari ederra. Leka gehixago erabiltzen da.
babiak urten. dio/zaio ad. (TE). Hacerse/producirse/salir una ampolla. Atxurketan, aspaldixan eiñ ez, eta babiak urten desta eskuan. Urten desta edo urten jata bixetara erabiltzen da.
babalora. 1 . babalora [baba-lore]. iz. (TE). Flor de haba; término que se utiliza para ponderar la belleza. Baba-landarian loria (Vicia faba-na)./ "Se dice de las papilionáceas" (TE, 208).
Babaloria lezkotxe neskato ederra dator zure alabia. / Babaloria ospelak osatzeko. (Ibilt 203).
2 . babalora [babalore]. izond. (EEE). Soso,-a, simplón,-ona; ingenuo,-a, inocente. Gogoz epela danari edo motela danari esaten jako Eibarren (SM ezten). / Ganora gitxikua (EEE).
Hemen ez juagu bihar hire moduko babalorarik. Gaurtik aurrera despatxauta hago. (Ezten 26). / Ez hari izan babaloria eta eiñ eik biharra bihar dan moduan! baburrun (babarrun) [babarrun]. iz. (TE). Alubia. Baburrunak janda mutill haundi eingo da gure umia. TEk baba-n sinonimotzat dakar baiña eibartar petuak ez dabe gaur egunian behintzat erabiltzen. Izen be, TEk berak diño Eibarren ondarrutarrak darabixen berbia dala (TE, 209).
bada be. lok. (TE). A lo sumo, como mucho; en todo caso, en cualquier caso. Gura dot bere burua erabiltzen ikasi deixan; zuk, bada be, estuasun haundiren baten bakarrik lagunduko detsazu. badaezpada (badaezbada, badaezpadan). 1 . badaezpada (badaezpadan). adlag. (TE). Justo, difícilmente. Justu-justu, seguru ez, dana biharrian. / "Si es, no es" (TE, 209).
Aspaldi honetan, badaezbada dabill oztoztan. 2 . badaezpada (badaezbada(n) ). adlag. (TE). Por si acaso. Badaezpada be, alde ein deigun arin toki honetatik. / Badaezbada juan zaittez goiz, trena galdu ez deizun. / Donostiarrak pe, badaezpada, ikasi deixezela bertso hónek, iñoizko denporan defenditzerik nahi izan ezkero be. (Zirik 95).
Be eruan leike onduan: badaezpada be. Erabiltzen da Eibarren; baiña posiákaso erderakadia gehixago.
badaezpadako (badaezbadako). 1 . badaezpadako (badaezbadako). izlag. (TE). Incierto,-a; inseguro,-a; precario,-a. Ziurtzat jo ezin dana.
Mundu hau da badaezbadakua, ezer segururik ez dala euzkixan azpixan. / Bere edertasunak begixak itsutzen zetsazela haren ostiango izakera badaezbadakua ez ikusteko. (Ibilt 475).
/ Eta alkar aitzeko aukera bat argi sortu nahirik ebillen, badaezbadako hitz barik. (Ibilt 476).
2 . badaezpadako (badaezbadako). izlag. (TE). Dudoso,-a; sospechoso,-a, no de fiar; regular, de poca calidad. Personegaittik esaten da, erdipurdikua, fixatzekua ez dana. Akulularixa badaezpadakua, akulua motza eta irixak ule-latzak; ezin gauza haundirik atara horretara. bage [gabe]. postp. (TE). Sin; en vez de, en lugar de. Zan ederrakin, eskola bage, lotsagabia eta ardurabakua. / Lotsabagia, dirubagia, uste bagia. / Ez da iñor nekatu bage Urkora heltzen. Ik. bako, barik, gabe. Bage, gabe, barik, bako, lau formotatik gitxien bage erabiltzen da eta gehixen barik eta bako.
bago. iz. (JSM). Echa; dinero a la mesa. Karta jokuko berbia da.
bago egin. esap. (JSM). Poner la echa al juego; echar dinero a la mesa. Karta jokuko berbia da.
Ik. étxia jarri. bahe. iz. (ETNO). Cedazo, criba, tamiz. Tamaiño askotakuak dagoz: ikatza, garixa, harea, uruna... bahetzeko. Sareduna da eta zatixak apartatzeko balio dau. Taillarretan be erabiltzen da pieza zehiak apartatzeko.
Ik. ikatz-bahe. Artikuluakin bahia.
bai. 1 . bai. adlag. (TE). Sí (adv). Izan deilla zuen hizkeria: "bai, bai"; "ez, ez"; horren gaiñerakua, okerreko lekutikua da (Mat. 5. 37). Anton. ez. Ik. ba. 2 . bai. adlag. (OEH). Sí, qué, cuán. Hi bai haizela agintaria patxara ederrekua, apaizera iritxi ez baiña kolpetik Aita-Santua.( in Zirik 99).
bai ... be [bai ... ere]. lok. (TE). Incluso; también. Eibarren eta bai Madriden be, umiak ume, jauna, nahi badozu aittu. / --Gabon! etxeko-andre. --Bai zuri be, gabon Jaungoikuak deizula. ( Zirik 118).
Ik. baitta ... be. "La conjunción baita gu ere es en rigor bai ta gu ere 'sí y nosotros también', que a voluntad del
que habla se dice también bai gu ere sin la ta" A Morf 714.
bai ba. interj. (AS). ¡Pues claro!; ¡por supuesto!; ¡claro!; ¡sin duda!. bai baiña. esap. (TE). Sí pero; empero, sin embargo. Bai baiña, harek, jauna, ez daka barriketarik.
bai ete. esap. (TE). Si será cierto, si será verdad. Dudia aitzen emoteko.
Ezkondu eitten zarala diñue, bai ete?
/ --Zure bezeruekin beti holan jokatzen badozu laster geldittuko zara eurak barik. --Bai ete? (Zirik 115).
Ik. ete, ez ete. bai horixe. esap. (TE). Sí por cierto; claro que sí; ya lo creo; sí, cómo no. -Egixa da esan dozun barri hori? -Bai horixe!
/ Jakingo dot pa zelan berba ein, bai horixe. (Zirik 115).
Ik. horixe bai. bai jauna. interj. (JME). ¡Sí señor!. Gaur angulak jango jittuau, bai jauna!
bai zera. interj. (TE). ¡Qué va!; ¡anda ya!; ¡ca!. Bai zera!; ez da hurrik be, ez zagoz ondo!
/ -Hori zure andria da? -Bai zera! hau nere arrebia da.
/ --Bai zera! Ezaun dok nere andria eztozuena (ez dozuena) ezautzen. (Zirik 121).
Ik. zera. bai-bai jende. esap. (TE). Incondicional seguidor,-a de los poderosos. Haundixakin eta agintedunakin beti bat datorrenari esaten jako. / "Pasado a proverbio de un conocido eibarrés que tal decía de los que siempre estan de acuerdo con los grandes" (TE, 209).
Zu be bai-bai jendia zara? Ik. amen-amen jende. bai... edo bai.... esap. (OEH). Tanto como. Esan zetsan bazala hauts bat, bai saldatan edo bai haragi erriakin nahaste hartu eraiñ ezkero [...] sekulako ongarri izango jakola. (Ibilt 472).
bai-edo-ez. iz. (TE). Duda; incertidumbre; indeterminación; inseguridad; vacilación; titubeo. Dudia, zalantzia.
Luzero bai-edo-ez egon da gauzia. Ik. duda, ezbai, zalantza. Adizlagun be izan leike, TEk adibidian darabilen moduan; duda, dudan erabiltzen da normalian.
bai-edo-ez egon. esap. (TE). Dudar; estar en duda; vacilar. Dudan egon, zalantzan.
Bai-edo-ez nago, zer eiñ ez dakirala. Ik. bai-ezian, dudan egon. Dudan egon normalago.
bai-ez. iz. (OEH). Duda, vacilación. Ezin eban sinistu emaztiak ziñuana egixa izan zeikianik; eta bai-ez honetan, hasarratuta bere buruagaz, ezkutau zan bere gelara. (Ibilt 479).
/ Nola aurkitzen zan lehen baiño bai-ez gogorraguan. (Ibilt 482).
bai-ezian. adlag. (TE). En duda. Bai-ezian nago, juan edo ez Frantziara. Ik. bai-edo-ez egon, dudan egon, dudan ipini. Dudan, dudan egon normalago.
baietz. 1 . baietz. adlag. (TE). Que sí. "Modo adv. afirmativo y reiterativo" (TE, 229).
Esaixozu behin baten baietz, poztu deiñ. Anton. ezetz. 3 . baietz. interj. (ETNO). A que sí (en apuestas). Jokuetako berbia da, posturetakua.
Ondu baietz jokatu juat. / Ta behin ein ei eban trabesa, baietz hamalau txuleta jan iñon laguntasunik barik. (Zirik 70).
Anton. ezetz. Boletan, bat /bi /hiru baietz! esaten da; probetan, esaterako, berrogei baietz!, bost eta laren baietz!, ondu baietz! eta antzerakuak esaten dira.
baietzian [baietzean]. adlag. (TE). En que sí, creyendo que sí. Oiñ artian behintzat, baietzian dago. / Eritxi honegaz senarra baietzian, ezkutau zan herrittik urten barik. (Ibilt 463).
/ Bururatu jakon uezabari lorateiko bigunian "iñuzente" eraittia neskamiari, eta hau danari baietzian eukala, egon ziran jolasetan bedartzan. (Ibilt 470s).
Anton. ezetzian. Egon, geldittu, euki... aditzekin. Entonaziñua: Baíetzian.
baiezko. iz. (OEH). Afirmación, aseveración. "Barren", baiezkuari indar gehixagokin zinetsitzeko erabiltzen da Eibarren. (Zirik 38).
Ik. barren. baieztasun. iz. (TE). Afirmación; aseveración, aserción. Baieztasuna, probau biharreko temia. Erabiltzekotan: baieztapen.
|
|