Zk. | 0 |
Sarrera | asiento |
Aldaerak | |
Forma estandarra | |
Kategoria gramatikala | Izen arrunta |
Iturria | ETNO: Eibarko hiztegi etnografikoa(2003) |
Baliokideak | Sepultura; Lugar que tenía cada familia en la iglesia y representaba a la casa/caserío en el templo. |
Esanahia | Antxiña, herriko etxe bakotxak elixan euki izan daben hillobixa.
|
Adibideak |
· Gu benetako Eibartarrak gaittuk, bizi guztikuak. Guk asientua jakagu parrokixan gero!. / (JMJ)
· Entiarrua bixar da, baiña ez detse asientua dakan tokixan eingo; karmelitetan eingo detse. / (EA)
|
Erabilera arloa | Ospakizunak eta jaixak |
Erabilera | Eibarren asientua esan izan jako; beste leku batzuetan sepulturia edo jarlekua.
|
Oharrak | Euskal Herriko eskualde askotan herriko etxe bakotxak beran hilobixa
izan dau elixan. Hasierako hillobi funtziñua galdu ostian be, zoluko
harloziak famelixa bakotxak elixan zeukan etxe zatixa izaten jarraittu
dau. Etxekoandria bertan jartzen elizkizunetan, eta bertan egitten
ziran famelixakoren bat hil ondorian rito guztiak: argizaixa piztu,
ogi-olatak eskindu... Aspaldi galdu ziran hórrek kontuok Eibarren. Izan
be, jatorriz "eibartarrak" diran etxiak bakarrik dauke asientua parrokixan.
Hau da, erdi arotik eibartarrak diran etxe-famelixak; basarrixak
gehixenbat. Kontuan izanda Eibarrek zenbat kanpotar jaso daben azken
gizaldixotan, eta ideia liberal-sozialistak izan daben indarra, normala
da ohittura hónek guztiak aspaldi galtzia Eibarren. Basarrittar
nagusixak bakarrik daukez goguan, harrotasunez, asientuen inguruko ohitturak.
|
Ikusteko | olata, gurrutxel. |