Bilaketa aurreratua

hode-kanpai
Sarrera nagusiakanpai-en azpisarrera da.
Zk.0
Sarrerahode-kanpai
AldaerakHore-kanpai
Forma estandarrahodei-kanpai
Kategoria gramatikalaIzen arrunta
IturriaETNO: Eibarko hiztegi etnografikoa(2003)
BaliokideakCampana que avisa tormenta.
EsanahiaEkaitza zetorrenian joten zan kanpaia. / Trunboia zetorrenian, hore-kanpaia joten zan elizetan, herritarrak jakiñan gaiñian ipintzeko. Eibarren aspaldi galdu zan ohittura hau, baiña inguruko herri txikixaguetan (Soraluze, Aramaixo...) ointsura arte iraun dau. Hode-kanpaian deira basarrittarrak etxera juaten ziran; aberiak kortan sartu eta kurutzian aurrian kandelak ixotzen ziran, Jaunari soluak eta baratzak gorde zeixazen erregutuz. Plazentzian, esate baterako, maietzeko Santa Kurutz egunetik irailleko Santa Kurutzera joten ziran. Lehenengo Santa Kurutz ermittan joten zan, Plazentziako herritarreri aditzera emoteko. Beste kanpaiak be San Andreskuari erantzutzen hasten ziran. San Andreskuak Han-Han-Han...; eta lasterrera parrokixako kanpai haundixak, draungadaka galdetzen ei zeban Nun-da, Nun-da; eta ondoren mojen konbentukuak janpai-jote azkarraguaz Teilla-tuan, Teilla-tuan, Teilla-tuan... erantzutzen.
Adibideak · Nere denporia baiño lehenagokua dok hori, baiña egualdi txarra etorrenian, kanpaia jo eta jentia errezatzen ipintzen juen! Ez dein pasau ezer! Harrixak edo egualdi txarrak ez deixan garixa apurtu, kanpaiak!. / (JE)

· Hore-kanpaiak hasi ziranian ekaitzan barri emoten, estutu zan gure parejia. (Ezten 52). / (JSM)

Erabilera arloaOspakizunak eta jaixak
Jakingarriak"Plazentzian, ekaitzaren berri emateko jotzen dan kanpaiari esaten zaio. Ohitura honi buruz, ikusi 'Euzko Gogoa' aldizkariaren 2. zenbakia, 1958. urtekoa, 195 orrialdea. Bertan idatzi nuan 'Ore-kanpaia'. Baiona, 1958." (SM ezten, 52).
Ikustekosu-kanpai, hode.

Adibideak

Nere denporia baiño lehenagokua dok hori, baiña egualdi txarra etorrenian, kanpaia jo eta jentia errezatzen ipintzen juen! Ez dein pasau ezer! Harrixak edo egualdi txarrak ez deixan garixa apurtu, kanpaiak!.JE
Hore-kanpaiak hasi ziranian ekaitzan barri emoten, estutu zan gure parejia. (Ezten 52).JSM