ha [hura]. erak. (TE). Aquel, aquella / el, la; aquél, aquélla, aquello / él, ella, ello. 3. graduko erakuslia da, nominatibo singularra. Izenordaiña edo determinatzaillia izan leike. Gizajo ha, ez dago ondo. / Begira nintzan artian jausi zan ha. / Ardixetara eitten ebana aurkittu zan ha txakurra eta hill ein bihar izan eben. / Argala baiña gogorra, dana gixarria zan ba ha gizona. / Egun hartan, Iragorrin izan giñan. Ik. harék, haura. Batzuetan erakuslia izenan ondorik ipinitta erabiltzen da; beste batzuetan, aurretik eta ondorik, "birrittako erakusliak" esaten jakuen modua. Nominatibokuak ez diran beste ejenplo batzuek be hamentxe ipiñi doguz. habaurre. iz. (ETNO). Vigueta muy alta. Burdiñolan urak eraginda hauspuak mogitzeko mekanismuan atala.
Habaurre dalako hau zera izan leike: mutur batian daben kontrapisuan eragiñez, hauspua airez bete deiñ eskamela jasotzen daben palankia. habe. iz. (TE). Viga, travesaño. Portaleko torriak, esaten eben letz, milla urteko habiak zittuan. / Esr. Iñon begixan lastua ikusi eta habia ez norberanian.
Ik. haga, goixaga, kapirixo, tenteko. habia euki. esap. (ETNO). Destino, estar así dispuesto. Horrek etxiorrek habia dauka: lehen be errenteruak zian, pobriak baiña ondo bizi zianak, eta oinguak be igualak. habillari [habailari]. iz. (TE). Hondero. Antxiñako gerretan, habillari euskaldunak agertu izan ziran. habitaziño (abittaziño). 1 . habitaziño (abittaziño). iz. (TE). Apartamento; casa de un bloque de viviendas; casa. Abittaziñua erosi ei dau Bidebarrixetan. / Habitaziñua erosi dau gure ahiztiak Ibarkurutzian. / Gaur arte ohitturia izan dok esnia abittaziñoraiño eruateko. Ik. bizitegi, bizitza, etxe. 2 . habitaziño. iz. Habitación, cuarto, sala. Etxebizitza bateko atala: normalian lo egitteko, jateko edo egoteko gelia. Etxe txikitxua aukeran: sukaldia, habitaziño bi eta komuna. habixa [habia]. 1 . habixa [habia]. iz. (TE). Nido. Udabarrixan habixa billa juaten giñan, eskolarik ez genduanian, Unbera. / Eta aitta zanakin, ume-umetatik habixa billa be bai. Igo hona eta hiru arrautza eta hantxe begira, gustora! Amorratua nitzan. Hori bai, ibili ein bihar haiz! Ibili, e? Martxan, ibili, martxan. Eta gero, ba, zozuak urten igual, eta "ño! Hortxe jakak horrek habixia!". Gero arrautzak hartu ez; umiak iñoiz hartu dittut nik, gaztetan. Orduan ez zeguan... Oin penia!. / Txantxangorrixen habixa hartzera zoiala. (Zirik 82).
Ik. kabia. Eibarko formia habixa da, eta ez kabia.
habixagintza [habiagintza]. iz. (TE). Labor de las aves para la construcción del nido. Udabarrixan, txorixak, arra eta emia alkar lagun eitten diranian, hasten dabe bixen artian habixagintzia. / Txinbo buruhaundixak maiatza erdikaldian etortzen dittun eta segiduan hasten jonen habixagintzia. habixara. iz. (JSM). Huevo de reclamo; huevo de imitación. "Estos huevos de imitación eran de cerámica con barnizado blanco" (in TE, 762). Oilluei habixaria jartzen jake arraultzak ipintzeko. Ik. arrautzak bota, habixondoko arrautza. habixondoko arrautza. iz. (ETNO). Huevo de reclamo; huevo de imitación. Oilluari arrautzak jarri deixazen ipintzen jakon gizurrezko arrautzia. Hor hainbeste eskribiruta daukazue, eta ipiñi dozue e, zelan da hori?... habixondoko-arrautzia? Holako hondokin bat?.... / Habixondokua esaten jakona! Bai. Postizua arrautzia! Hori? Ba, habixara jun deittian arrautzia eitteko! Bestela ollo batzuk manixia hartzen juek ta igual beste leku batera juaten dittuk habixan ein barik. Bedarrondo pixkatekin habixia arrautzia eitteko. Ta haraxe jun deittian. Saltzen egoten zittuan harek, Maria Ospittalenian ta... Ez dakizu zelan eukitzen zittuen umiendako lurrezko itsulapikuak be? Holakotxe materixal iguala, dana esmalte zurixa emonda. Arrautzian koloria izaten dok pixkat. Ta ha izaten zuan hartarakotxe, habixara arrautzia eittera juateko. Ik. arrautzak bota, habixara. haga. iz. (TE). Vara larga. Edozein makilla luze. Esate baterako zugaitz-buruak astindu eta frutak botatzeko erabiltzen diranak, baiña baitta karabi-hagak (karia egitteko erabiltzen ziranak), etxietako hagak (goiagak, gaillurragak...), eta beste edozein (ETNO). / "Vara larga para tender la ropa, colgar las longanizas en el humo de la cocina y varear los castaños y los nogales en la otoñada" (TE, 110).
Ekarrirazu haga luze bat basotik, zapixak esegitzeko. / Gau hartan hágekin eutsita be ezin zeikian zutiñik egon gure Pernando plaentxiatarra. (Zirik 55).
Ik. esegileku. haga-harri. iz. (ETNO). Base del yunque. Burdiñolako gabitegixan, junguria bertara lotuta doian harrizko oiñarri zabal eta sendua. Junguria lurrian lotuta, haga-harrixa deritxon oiñarri zabal eta sendo baten bittartez. 1 . hagin. 1 . hagin. iz. (TE). Diente [de la boca]. Lehelengo hagiña agertu jako gure umiari. / Hor konpon! eta aho bete hagiñekin laga zittuan.
/ Esr. Ogi gogorrari hagin zorrotza.
Ik. betagin, albohagin. Ahokueri esateko gehixen erabiltzen dan berbia hagin da, hortz apenas erabiltzen dan artian, ezta Toribio Etxeberrian sasoian be, berak diñuanez.
2 . hagin. iz. (ETNO). Diente [de engranaje; de elemento de máquina]. Hagin askoko engrania da eta bere denboria bihar dau taillatzen. Ik. hortz. hagin-kirrizkada (hagin-kirrizkara). iz. (NA). Dentera. Frutak azalakin jatiak hagin-kirrizkaria eraitten desta. Ik. kirrizkada, kirrizka. hagiñ-ataratzaille (hagiñ-etaratzaille) [hagin ateratzaile]. iz. (TE). Dentista, sacamuelas. Hagiñ-atarazaillia, sarri, bizar-kentzaillia. hagiña ezarri. esap. (AS). Hincar el diente, morder, dar un mordisco. Eskuetan hartu orduko hagiñak ezarri detsaz sagarrari. Ik. ezarri. hagiñak erakutsi. esap. (TE). Amenazar; mostrar los dientes. Aurre egitteko prest egon.
Hartzeko zetsan guztiari hagiñak erakusten zetsazen. / Eta Mari Piparmini hagiñak erakutsiaz hola ekin zetsan: [...]. (Zirik 50).
hagiñeko min [hagine(ta)ko min]. iz. (TE). Dolor de muelas. Bart, lua galdu dot hagiñeko miñagaz. / Hagiñako miña eukalako ez eban bihar zan besteko gogor joten malluagaz. (Zirik 69).
hagiñetan-hartzaille. iz. (TE). Especialista de armería en armas cortas. "Especialista que ponía en puntos el mecanismo del disparo, en las armas cortas" (TE, 111).
Hagiñetan-hartzailliak ziran gehixen irabazten eben bihargiñak pistolagintzan. Ik. pistolagintza. ordezko hagin. iz. (TE). Dentadura postiza; dentadura nueva. Tontokerixia, etxia jan eta gero azkenengo diruegaz ordezko hagiñak ipintzia. hagindun. izond. (TE). Dentado,-a. Ez da mira izatekua haren hortza, haginduna jaixo ei zan eta. / Makiña harek, hagindun errobera asko dittu. Bi hagin klasiekin erabili leike, nahiz ahokuekin nahiz makiñetakuekin. haginka (hainka). adlag. (OEH). A dentelladas. Hatzka, haginka eta bultzaka. (Ibilt 465).
haginka egin (hainka eiñ). du ad. (TE). Morder. "Prohibido y motivo de descalificación en las peleas de los chicos de la escuela. Infamaba al que acudía a esta suerte de defensa" (TE, 110).
Mutil txikittako burruketan, debekauta eguan haginka eittia. / Hainka ein zetsan txakur amorratuak. / Bai, atzo be "alondigako txakurrak" haginka ein jestan. (Zirik 93).
haginkada (ha(g)inkara). iz. (TE). Mordisco, dentellada. Ein zestan haginkadiagaz, orbana laga zestan betiko. haginkalari. izond. (TE). Mordedor,-a; que muerde. Txakur zaunkarixa, ez haginkalarixa, esaten dabe. hain (haiñ). adlag. (TE). Tan (comparativas); tanque (consecutivas). Nolakotasunari dagokixon 3. graduko konparaziño adberbixua. Horrez gaiñera, hain ... eze tankerako egittura sintaktikuetan be erabiltzen da.
Ez dot nahi etxia haiñ haundixa. / Ez neban pentsatzen hain bizkor etorriko ziñanik. Ik. horren, honen. hain zuzen. adlag. (TE). Justamente, precisamente. Hain zuzen, zeuk diñozu esan gura netsuna. Ik. zuzen be. |