Bilaketa aurreratua

joko
joko (joku).
1 . joko (joku). iz. (TE). Apuesta, dinero jugado, puesta en el juego. Taberna hartan, jokua t'abarra ez zan falta izaten zapatu gabetan. / Jokua hutsagaittik galdu genduan. / Esr. Jokua ez da errenta, hobe oillua erreta. Ik. postura, trabes, kontrafabore.
2 . joko (joku). iz. (TE). Juego, deporte, competición. Zuzen piratzia da joku honetan bihar doguna. / Pelotan, jartzen zarie danok jokuan, ezta? eta galtzen dabenak, ha "fuera!": harek ez dau jokatzen, eta halan eliminau arte danak. Eta danak eliminautakuan, "bueno!, barru!". / Guk gaztetan, gaurko gaztiak baiño askoz be gehixago jolasten genduan kalian eta gure jolasen artian joku asko egitten genduzen, eta joku bakotxak beran izena eukan. Ik. jolas.  Erderiak eraginda, eta beste euskal herri batzuetan moduan, gaztien artian sarri nahastatzen dira jolas(tu) eta joka(tu). 50-60 urtetik gorakuen artian ez dago halako nahasterik.
3 . joko (joku). iz. (NA). Juego de cartas, partida de cartas. Bai! eta bixar jokora doia; arratsalde guztian hantxe, iñuzentia moruan! Bai-bai-bai! juatia daka! Zahartzarara ez desku ba jokuari emon!. / Ez zan Txorixa asko larrittu. Jokua irabazi bihar ebala ta jarraittu eban andriari kasurik eitteka. (Zirik 77). Ik. jokuan egin.
joko bero. iz. (TE). Juego arriesgado, juego de mucho dinero. "Juego en que se arriesga mucho" (TE, 468). Joko berua harek darabixana.
joko estu. iz. (TE). Dificultad, aprieto, apuro; situación crítica. "Se dice de una cosa apurada o de una situación crítica" (TE, 468). Joko estua haren jornalakin umiak haztia. / Gaurko egunian, joko estuan dago bakia.
joko-etxe. iz. (TE). Casa de juego; casino, salón de juego. Joko-etxiak diru asko emoten zetsan lotsagabe hari.
jokua euki. du ad. (TE). Tener buen juego; tener juego y jugada. Kirolian jokorako gaittasuna euki; karta-jokuan karta onak euki. / "Término de jugadores. Tener juego, recursos y jugadas" (TE, 468). Pelotari horrek, joko ederra dauka. / Heuk urteik, ez jaukat ba nik jokorik. / Geruago ta joko sutsuagua ekarren. (Zirik 30).
jokuan egin [jokoan egin]. du ad. (TE). Jugar a las cartas. Kartetan egin, dirua jokatuz. / "Jugar los cuartos" (TE, 469). Jokuan eitten eben Ondamendin goizaldera arte. / Jokuan larregi ein. (Zirik 102). Ik. kartetan egin, kartetan jokatu, joko.