Bilaketa aurreratua

draun
draun.
1 . draun. iz. (TE). Campana mayor del campanario. Kanpantorreko kanpai haundi eta zaratatsuena (ETNO). Draunak bi dira Eibarko kanpantorrian. / Baitta su-kanpaia be, draunian joten da. Ik. hil-kanpai, su-kanpai, hil-draun.
2 . draun. iz. (TE). Campanada ruidosa del mediodía. Parrokixako kanpai haundiñak eguardixan joten zeban kanpaikadia; "eguardiko kanpai haundixa" be esaten jakon (ETNO). Eguardiko lehelengo kanpaia zanetik bedratzigarren drauna amaittu baiño lehen, Galdaramiñotik Portaleraiñok eiñ ei eban behiñ Lopetxuak. / Elixakuen drauna izan da. / Drauna entzun orduko etxera juan bihar izaten zan, bazkaittara. Bestela amak hasarre!. Ik. albako, aramaittako, hil-kanpai, hil-draun.