Bilaketa aurreratua

azal
azal.
1 . azal. iz. (TE). Piel, epidermis. Personen eta animalixen gorputza estaltzen dabena. Azal zuriko jendian nausitasuna leku askotan azkenetan dago.
2 . azal. iz. (TE). Corteza de la madera; piel, peladura, corteza. Zugatzen, arbolen enbor eta adarren kanpoko estalkixa; baitta fruta, patata eta antzekuak estaltzen dittuana be. Gerra denboran, patata azalak be janari ziran. / Egur guztia ez dok bardiña. Zati desbardiñak jakaz. Lehenengo, azalan azpixan, gizena datok, gizena edo lakia. Igualak dittuk. Gero, barrurago, gixarria; eta erdi-erdixan bihotza. Gizena biguna izaten dok, eta gixarria askoz gogorragua eta illunagua. / Hemendik aurrera, mesedez, naranjen ta platanuen azalak gordetzeko, falta eingo deskuela-ta. (Zirik 112).
3 . azal. iz. (NA). Superficie. Txakoliñak berak, azalian, kapia eitten jok, masa moruan.
4 . azal. izond. (TE). Superficial, poco profundo,-a. Baserri hartan lur azalak dirala esaten dabe. / Entzutze haundikua, baiña jakitze azalak.
azala eta hazurra. esap. (EEE). Que está en los huesos; esquelético,-a. Pelukerixa batian sartu zan Itxura bako gizon argal bat; azala eta hazurra bakarrik agiri jakozen. (Zirik 88).