barre. iz. (TE). Risa. Barriak eta negarrak, txandaka ibiltzen dira. / Ez zan izan barre gitxirako [...] jakiñ ebenian autu hau. (Ibilt 462).
barre egin. du ad. (TE). Reír; reirse/burlarse de. Barrerik eitten ez daben gizonak, zaindu biharrekuak. / Iñori barre eittia baiño hobe norberan buruari eittia. Ik. burla egin.
barre erain [barre eragin]. dio ad. (TE). Hacer reír. Agura horrek, nesken ondoren, auzueri barre erain bakarrik.
barre-algara. iz. (TE). Carcajada, risa escandalosa, risotada. Sumendixa oillardunan barre-algaria leguetatik entzutzen zan. Ik. algara.
barrez. adlag. (TE). Sonriente; riendo, riéndose. Barrez hartu ninduan.
barrez itto. esap. (TE). Morirse de risa, reventarse de risa. Geure borondatian kontra, barrez itto biharrian giñan bere aurrian.
barrez-barrez. adlag. (OEH). Sonriente; riendo, riéndose. Erantzun zetsan Matxinek barrez-barrez. (Zirik 109).
/ Dana barruan sakaturik erantzun zetsan andra ziraunari barrez-barrez (Ibilt 487).