Bilaketa aurreratua

harri
harri.
© Aitor Usobiaga
1 . harri. iz. (TE). Piedra. Eibarko elixia eitteko harrixa, Eitzatik hurrian atara eben.
2 . harri. iz. (TE). Artesa de piedra; fregadera. "Artesa de piedra en las cocinas antiguas" (TE, 168). Goiz guztian harrittik urten barik nago, hainbeste ontzi garbittu biharrekin. / Ekarrizu harriko moltsua hau garbittu deiran. / Laga horrek ontzixok harrixan.
3 . harri. iz. (TE). Losa. Harrizko lozia, harlozia. "Piedra o losa en el río para lavar la ropa" (TE, 168). Ibaixan zapixak joteko harrixa, goizago juanda hartu neban. Ik. harloza.
4 . harri. iz. (TE). Pedrisco, granizo grueso. Harriabarra, txingor larrixa. Haiñ hazixa izan da gaurko txingorra, harrixa be esan zaikixon. / Ni baten aittari hanka eindda nago mendittik. Jun giñen ota-elbitzan eske esparru batera, Urko partera. Ta Oiz partetik harrixak ekarren hots bat...! Ta, "Aitta! Harrixa dator, harrixa dator!" ta "Ez, hona orduko... Hara joiek, hara joiek! Trumona hara joiek." Ta trumoie ekin ta erromara orduko, ni estutute egon, ta etxera ni! Aitta burdixa eusten egon bera, itxuli ez deiñ. Ta nik kasorik bez! Etxera ni!, "Echando chichas"! [Arriau] orduko etxera heldu nitzen ni! Ama zana jun zan aittagana. Ta aitta erromaran, arantzien kontra han eguan geldi! Burkada horrekin! Harrixa haundixa ez eban eiñ han, baiña hotsa zelan ekarren harrixek?! Aitta zanak kasorik bez harrixei! Aitta guria sanua zan itzela!. Ik. harriabar, txingor.
5 . harri. iz. (ETNO). Muela de esmeril. Ale urratzaille gogorrez eta aglomeratzaillez osatutako erreminttia. Aho edo sorbatz askotariko erreminttia dala esan leike. Harriko biharrak neketsuak, zikiñak eta osasunerako txarrak dira. Horretxegaittik ahal daben guztiak zirkiñ egitten detse bihar horri. / Harriko biharra txarra da beti. Gaiñera bat argi ez badabil esmerilla sartzen jako begixan. Ik. deztera, esku-harri, harri.
6 . harri. iz. (ETNO). Piedra de limpiar; piedra esmeril. Soldiatzen erabilittako maillukia garbitzeko erabiltzen zan harrixa. Ekarrirak maillukia garbitzeko harrixa, sutatik ontxe etara juat eta dana zikiña jaukak: honekin ezin juat ezer soldiau. Ik. deztera, esku-harri, harri.
esku-harri. iz. (ETNO). Barrita de piedra de esmeril; afilador de mano. Taillarretako berbia da. Pasaixok pixkat esku-harrixa, ia leuntzen dan. Ik. deztera, harri, harri.
estal-harri. iz. (TE). Piedra de cobertura. Eta zapatu biharamonian, Maria Magdalakua etorri zan goiz, egunsentixa baiño lehen, monumentura, eta ikusi eban estal-harrixa alboratuta (Juan, 20. 1). Ik. tapa, estalki.
har-baso. iz. (TE). Pedrera; peñascal. Hemendiko aldetik, dana har-basua da.
harri-berde. iz. (ETNO). Sulfato de cobre.
harri-jasotzaille [harri-jasotzaile]. iz. (TE). Levantador,-a de piedras. Sanson beziñ indartsua Itziarko harri-jasotzaillia. / Jose Retolaza, Iturrino, fama haundikua zuan hemen, harri-jasotzailliak preparatzen, aixkolarixak eta idi-probak.... Ik. karga-jasotzaille.
harri-jasotze. iz. (TE). Levantamiento de piedras. Harri-jasotzia, indar-joko gogorra. Ik. karga-jasotze.
harri-koskor. iz. (TE). Piedra, guijarro, piedrecilla, ripio, cascajo. Batzuetan mendixak ez detse trabarik eitten, eta beste batzuetan harri-koskor bat dabe nahikua milla atxekixa ipintzeko. Ik. koskor.
harri-kubiko. iz. (NA). Piedra cuadrada para levantamiento de pesos. Harek orduan berrogeta hamalau urtekiñ harek eiñ eban markia eitteko! hamalau arrua, harri-kubikuakiñ!
harri-maillu. iz. (ETNO). Mazo para romper piedras. Bati "porria" esaten jako eta beste bati "harri-maillua", honako punta zorrotzaguak daukazana, harrixa zatitzeko erabiltzen dana: harri-maillua. Ik. harpiko.
harrixa batu. esap. (TE). Arruinarse; atraer la desgracia / la ruina. Haren aurrian esan dittuan berbegaz, harrixa batu detsa bere buruari. Ik. harriabarra batu.
harrixa egin. du ad. (TE). Granizar piedra. Buruan dot San Lorenzo egun baten zelako harrixa eiñ eban, gure ortuan aza-landarak jarri eta ordu bete baiño lehen.
harrixa jaurti. esap. (TE). Arrojar la piedra. Pekaturik gabe danak jaurti deixala lehenengo harrixa.