Bilaketa aurreratua

bat ... beste ... / bata ... bestia ...
bat ... beste ... / bata ... bestia ... (bat ... beste bat ... ). zenbtz. (TE). Uno,-a otro,-a; el uno,-a al otro,-a. Ik. bat ... .  Bat eta beste ugari erabiltzen dan bikote korrelatibua da, eta esangura matiz asko hartzen dittu zelan erabiltzen dan. Batzuetan bat forma mugagabian erabiltzen da eta beste batzuetan mugatu singularrian, baiña esangura aldetik ez dira zihero apartatzen. Beste be gehixenetan mugatuta erabiltzen da, beste bat-en kasuan izan ezik. Eta, baiña partikulak be sartu leikez tartian: bat(a) ... eta/baiña bestia ... Pluralian be erabilli leike, batzuk ... bestiak ... ; batzuk ... beste batzuk ...
bata eta bestia. zenbtz. (TE). El uno y el otro, ambos; esto y lo otro. Bata eta bestia ziran barruan Azitaingo autuan. / Bata eta bestia esan dau baiña, egixa ez da besterik hauxe baiño: ez detsala goguak emon.
bata eta bestia ibili. esap. (AN). Andar de un lado para otro buscando algo.
bata zu eta bestia ni. esap. (EEE). El uno tu y el otro yo; tu ahí y yo aquí. "Biren arteko eztabaida batean oso eritzi kontrajarriak daudela adierazteko" (EEE, 25). Kaxkurrio eta bere andria, bata zu eta bestia ni, beti zebizen eztabaidan. (Zirik 119).
batian bai eta bestian .... adlag. Batian bai eta bestian ez, juaten jakon medikua etxera. / Batian bai eta bestian be bai, egunero horditzen zan azkenera.