belarri. iz. (TE). Oreja; oído. Belarrixak danok dittugu, baiña han barrutiko soiñu jotzaillia, danok ez. Ik. bekarti, bekartsu.
belarri gogor. izond. (TE). Que no tiene oído musical. Musikarako belarririk ez daukana.
Belarri gogorra izan arren, beti kanturako prest.
belarri on. iz. (TE). Buen oído; oído fino. Ume-umetatik dakar horrek belarri-ona.
belarri-bedar. iz. (ETNO). Uva de gato (Sedum album). Belarri-bedarra be bai, beste bat. Nik aspaldixan ez dot ikusi. Kaktusa modukua da hori, belarri-bedarra, belarriko miña kentzen dabena. Estutu kotxarilla baten hartuta, estutu ta bota tantak belarri barrura. Ik. belarrikomin-bedar.
belarri-oste. iz. (TE). Temporal (hueso). Belarri-ostian zulatu hazurra eta osatu eben.
belarriko zulo. iz. (TE). Conducto del oído. Belarriko zuluan sartuta daukat atzoko soiñua.
belarrikomin-bedar. iz. (ETNO). Uva de gato (Sedum album). Ik. belarri-bedar.
belarrixa euki. du ad. (TE). Tener buen oído, tener oído fino. Kanturako lehelengo bihar dan berezkua, belarrixa euki. / Ondo merezitta izango zenduke hillgo baziñuez, zeure etsaiari belarri hobia dozunetik, ondo gura detsueneri baño. (Ibilt 481).
Belarrixa euki / izan bixetara, baiña euki normalagua.