Aurkibidea
Sarrera
Hiztegia
EBPN
Argitalpenak
Eibartarren Ahotan
Ahotsak
Albisteak
Estekak
Harremanetarako
Babesleak
Saioaren hasiera
Erabiltzaile izena:
*
Pasahitza:
*
Eskatu pasahitz berria
Orri nagusia
Zein da 2020an Eibarri buruz irakurri nahiko zenukeen txioa?
Ikusi
Results
Aukeratu gehien gustatzen zaizun txioa eta eman botoa.
Eibartar euskaldunen kopuruaren igoera dela medio, Eibar Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartuko da.
Eibar Hiri guztiz eredugarri izendatu dabe barriro, berdintasunean, pertsona ororen abegian eta izadiaren jasangarritasunean aintzindari dalako.
Emakume eta neskak gauean oso lasai kaleetan, ailegatu eta aparkatu, parkeak berde-berdeak... Eibar, Euskadiko herririk onena.
Zabortegiko arazoa konpondu arte, Eibarko eta inguruko biztanleek ez dute ordainduko uraren eta zaborraren fakturia. Horrela aipatu zuen Eusko Jaurlaritzako ingurumeneko arduradunak prentsa aurrean.
Azkenean, Eibar eta Elgoibar paseoa egin dute. Denborarekin lortu dugu. Hain zaila zen?
Nahiz eta kutxadura izan, aste honetan Eibarren aratosteak egingo dira. Parte hartzaileek baldintza bat bete behar dute: mozorroak maskarilarekin jantzi behar dituzte.
Eibarko herriak giro ona dauka; ez leku berderik, ez hainbeste gauzarik, baina bai daukagu futboleko taldea, primeran: Aupa Eibar!
Eusko Jaurlaritzak esan du Zaldibarko zabortegiaren arazoa konpondu duela; beraz, orain Eibarko umeek Aratosteak aire zabalean ospatu ahal izango dituzte.
Eibarko Udalak deialdia egin du, kanpoan lanean dagen jende gaztea herrira iristeko, lana eta soldata duina herrian edukikko dutelako.
eibarko emakume batek minbiziaren aurkako txertoa egin du. Gakoarekin eman zuen. Minbizia osatzeagatik ez ezik, emakumea izateagatik ere oso berri ona da.
Zaldibarko zabortegian luiziaren ondoren, bi langile desagertu dira, 15 egun pasa eta larrialdi zerbitzuak ez dira gai euren gorpuak aurkitzeko. Zoritxarrez ezbeharrarekin eibartarrak kontzientziatu dira
Eibarren langabezia desagertu da eta udaletxeak opariak emango dizkigu denoi, eta zergak kenduko dizkigu.
Egun hauetan airearen kutsadurarengatik arazoak izan arren, Eibarrn ez diogu utziko inauteriak ospatzeari: Urtero Untzagan egiten dugun jaia kiroldegira pasatuko dugu.
Eibarko alkateak atzo, otsailak 17, bando baten bitartez sanjuanetan eibartar guztiek 3 jai egun edukiko dituztela esan zuen.
Aurten Eibarko Alfa lantegiko eraikinean, teknologia berriei buruzko mundu mailako kongresua antolatuko dute.
Noiz konturatuko gara Eibarren zaborra ezin dela jan?
Eibarko jendeak ez du lanik egin behar, denok aberatsak gara, ospetsuak gara munduan zehar, beti nahi duguna egiten dugulako. Gora eibartarrok!
Hemen etorkizuneko hiria: Eibar enegia berriztagarrien menpe eta zaborrik gabeko lehen hiria.
Txontan egoitza bat egingo dute, nagusientzako berrikuntza guztiekin eta dohainik eibartarrentzat.
Udalak erabaki du futbolari laguntzeko diru-partida gutxitzea eta auzoetan kirol ekipamenduak egitea.
Eibarko hiri guztiko lorategietan ortuak jartzea erabaki dute, denok barazki onak jateko, eta horrela hirian dauden langebeek lan egin dezaten.
Eibarko Kultura sailak hilabeteko bono kulturala eskainiko du datorren astetik aurrera.
Eibarren 2019-2020 ikasturtean aritutako AEK-ko ikasleek ehuneko ehunean gainditu dituzte euskara mailako azterketak.
Gaurtik aurrera Eibarko Bidebarrieta kalean oinezkoek izango dute lehentasuna. Autoek ezingo dute edonoiz ibili.
Azkenean lortu dugu, eibarren ez dago aparkatzeko arazorik.
Suposatzen da sarean izan beharko genukeela gertatzen ari diren gauzen berri. Zergatik ez da twitterren hitz egiten Zaldibarkoari buruz? Ez al da beste kontu batzuk bezain larria?
Eibarko etxe hutsak alokatzeko laguntzak eskaini ditu Udalak, eta jabe guztiak ados daude.
Hartu lasai arnasa Eibarren!
Langabezia eta pobrezia desagertu dira Eibarren.
Eibar osasungarriagoa nahi nuke; hots, behin betikoz gure politikoek biztanleen interesei lehentasuna eman diezaieten interes ekonomikoak bazter utzita.
Euromilioiaren poterik handiena eibartar bati tokatu zaio.
Enrike Zuzua matematikari eibartarrak Nobel saria lortu du.
Eibarko enpresak industria poligonora itzuli dira.
Eitzagako zabortegian zeuden Eibarko eta Zallako langileen gorpuak atera eta haien memorian berdegunea inauguratu dute bertan.
Login
to post comments