Aingeruzar. l. iz. (TE). Angiozar. Aingeruzarko erromerixia, Asentzio egunian. AINGéRUZAR. Bergarako auzoa. AINGÉRUZAR dio zenbaitek Oñati eta Arrasate aldean. ANGUZAR esaten da Ubera aldean eta baita beste leku batzuetan ere. Herri etimologiaz asmatua dirudi (JME).
TEk dakarren Aingeruzar ixa dudarik barik Angiozar auzua da. TEk
Elgetako auzotzat dakar baiña 1927. urteko martittik Bergarakua da. Han
Asentzio jaixak egitten dira (Elgetakuak eta Bergarakuak halan esan eta
eskribitzen dabe), Ascensión-ekuak (nahi tta erdaldunak San Asensio / Ascensión esakeria sartu daben) Garizuma ostian. Eguna berez eguena
izaten da baiña domeketan egitten da jaixa. Angiozarren daguan
ermittian izena JSMk Azentsio eskribitzen dau (2000b, 142), erderazko
berbiagaittik seguruena. Hiztegi Batuan: Asentsio.