Bilaketa aurreratua

kanpai
kanpai. iz. (TE). Campana. Hildakuen kanpaiak dihardu.
Eibarko kanpaipian. (EEE). En todo Eibar. Gaiztua, gero, Eibarko kanpaipian harek aiñako idi ondo hazittako eta gizenagorik billatzia. Ik. Eibar.
agonixako [agoniako]. iz. (TE). Toque de las campanas a agonía. "Campana que avisa de los agonizantes para que los vecinos le ayuden con sus oraciones." (TE, 112). Agonixakua izan da eta ez dakit zeiñ hill ete dan. Ik. aingeru-kanpai, albako, aramaittako, bedratziurren, hil-kanpai, elixakuak emon, draun.
aingeru-kanpai. iz. (TE). Repique de campanas al morir un niño . Aingeru-kanpaiak dihardu, zeiñen umia ete da? Ik. agonixako, hil-kanpai, elixakuak emon, aingeru.  Ume bat hiltzen zanian parrokixako hegoaldeko kanpandorre txikiko kanpaiakin jote zan hil-kanpaia. Kanpaikada txiki eta ariñagua izaten zan, errepikia esaten jakona. Umia hiltzen zanian aingerua hil da esaten zan. (ETNO).
albako (albatako). iz. (TE). Campanadas del alba, Angelus matutino. Goizian-goixeko Angelusari esaten jakon; goizeko 5,30ak inguruan joten zan.(ETNO). Albakuakin jaikitzen da egunero. Ik. agonixako, aramaittako, bedratziurren, hil-kanpai, draun.
aramaittako (aremaittako) [abemarietako]. iz. (TE). Hora y campanas del Angelus vespertino. Angelusa errezatzeko goixian, eguardixan eta illuntzian joten ziran kanpaiak. Aramaittakuak azkenenguak jo aurretik etxian egon bihar izaten zan jeneralian (ETNO). Aramaittakua izan da eta oiñ umiak lotara. / Orduan izaten zuan, albakuakin esnatu ta aramaittakuakin erretirau. Illuntzian joten juen aramaittakua. Joten juen aramaittakua ta danak erretirau. "Aramaittakua jo orduko etorri etxera!". Hori izaten zuan illuntabarrian, illuntzian. Udan beranduago, neguan azkarrago. Ta eguardixan, hamabixetako kanpaia: draun... draun... Hamabixetako kanpaia, eguardiko drauna esaten jakuan: draun... Baiña haundixa, e? Hori zuan hamabixak dirala esatiarren jendiari. Zelan erlojurik ez jekan iñok, kanpaia joten juen. Drauna izaten zuan hori. Hamabi joten zittuen: draun... draun... draun... Eta soluan igual eta "han hamabixak joten! Bazkaittarako ordua". Ik. agonixako, albako, bedratziurren, hil-kanpai, draun.
draun.
1 . draun. iz. (TE). Campana mayor del campanario. Kanpantorreko kanpai haundi eta zaratatsuena (ETNO). Draunak bi dira Eibarko kanpantorrian. / Baitta su-kanpaia be, draunian joten da. Ik. hil-kanpai, su-kanpai, hil-draun.
2 . draun. iz. (TE). Campanada ruidosa del mediodía. Parrokixako kanpai haundiñak eguardixan joten zeban kanpaikadia; "eguardiko kanpai haundixa" be esaten jakon (ETNO). Eguardiko lehelengo kanpaia zanetik bedratzigarren drauna amaittu baiño lehen, Galdaramiñotik Portaleraiñok eiñ ei eban behiñ Lopetxuak. / Elixakuen drauna izan da. / Drauna entzun orduko etxera juan bihar izaten zan, bazkaittara. Bestela amak hasarre!. Ik. albako, aramaittako, hil-kanpai, hil-draun.
hil-draun. iz. (ETNO). Campana que tañe a muerto; tañido fúnebre. Hildakuen draunak dihardu. Ik. draun, hil-kanpai.
hil-kanpai. iz. (TE). Tañido fúnebre. Bateron bat hil dala abisatzeko kanpaikadak. Hildakua umia zanian kanpaikada ariñaguak joten ziran, errepikia, eta aingeru kanpai be esaten jakon (ETNO). / "Campana que toca a muerto" (TE, 428). Norgaittik ete da hil-kanpaia? / Nik ez jonat ba hil-kanpairik entzun. (Zirik 27). Ik. agonixako, aingeru-kanpai, albako, aramaittako, bedratziurren, su-kanpai, hil-draun.
hode-kanpai (Hore-kanpai) [hodei-kanpai]. iz. (ETNO). Campana que avisa tormenta. Ekaitza zetorrenian joten zan kanpaia. / Trunboia zetorrenian, hore-kanpaia joten zan elizetan, herritarrak jakiñan gaiñian ipintzeko. Eibarren aspaldi galdu zan ohittura hau, baiña inguruko herri txikixaguetan (Soraluze, Aramaixo...) ointsura arte iraun dau. Hode-kanpaian deira basarrittarrak etxera juaten ziran; aberiak kortan sartu eta kurutzian aurrian kandelak ixotzen ziran, Jaunari soluak eta baratzak gorde zeixazen erregutuz. Plazentzian, esate baterako, maietzeko Santa Kurutz egunetik irailleko Santa Kurutzera joten ziran. Lehenengo Santa Kurutz ermittan joten zan, Plazentziako herritarreri aditzera emoteko. Beste kanpaiak be San Andreskuari erantzutzen hasten ziran. San Andreskuak Han-Han-Han...; eta lasterrera parrokixako kanpai haundixak, draungadaka galdetzen ei zeban Nun-da, Nun-da; eta ondoren mojen konbentukuak janpai-jote azkarraguaz Teilla-tuan, Teilla-tuan, Teilla-tuan... erantzutzen. Nere denporia baiño lehenagokua dok hori, baiña egualdi txarra etorrenian, kanpaia jo eta jentia errezatzen ipintzen juen! Ez dein pasau ezer! Harrixak edo egualdi txarrak ez deixan garixa apurtu, kanpaiak!. / Hore-kanpaiak hasi ziranian ekaitzan barri emoten, estutu zan gure parejia. (Ezten 52). Ik. su-kanpai, hode.  "Plazentzian, ekaitzaren berri emateko jotzen dan kanpaiari esaten zaio. Ohitura honi buruz, ikusi 'Euzko Gogoa' aldizkariaren 2. zenbakia, 1958. urtekoa, 195 orrialdea. Bertan idatzi nuan 'Ore-kanpaia'. Baiona, 1958." (SM ezten, 52).
kanpaia jo. esap. (AS). Masturbarse. Ik. erroberan egin.  Gaztien artian arruntagua kanpaia jo esamoldiau; edadekuen artian erroberan egin zabalduago.
kanpaia(k) jo. (OEH). Sonar la(s) campana(s); tocar la(s) campana(s). Kanpai-soinua egin; kanpaia(k) jotia kanpai-jolian zeregiña. Erlojuak ixildu barik kanpaiak jo ta jo dihardu. (Zirik 67).
su-kanpai. iz. (TE). Campana que avisaba de un incendio en el pueblo. Etxeren batek sua hartzen ebanian, su-kanpaia joten zan elixetan, herri guztiari diar egitteko (ETNO). / "Campana que avisa un incendio o alguna otra calamidad" (TE, 665). Su-kanpaiak dihardu kalian, nun ete da sua? / Su-kanpaia izan da bart. / Eta lehenago, sua hartzen bazeban basarri batek, kanpaia joten eben; su-kanpaiak esaten etsen. Jentia fan deixan amatatzera. Horrek antxiñako historixak dittuk. Hori juan dok pikutara, baiña lehen holaxe zuan!. Ik. etxerre, suaro, hode-kanpai.