anaitzako. iz. (TE). Hermano adoptivo. Anai biologikua izan ez arren, anaitzat dakena. Horren antzera: "loibatzako", "alabatzako", "ahiztatzako"...
Anaitzakua, baiña odolekua balitz leztxe maitte eben etxeko guztiak. / Uezalabia izan arren, asko gura zetsan amatzakuari. / Alabatzakua izan arren maittiena eben. / -Ogirik eta andrarik bage izan laikiala deritxozu gizona, Joxe Manuel? -Bai, Abade Jauna; olatiakin eta loibatzakuagaz (Agiñako Sanmigeletan pasautako ipoña). Ik. bular bateko anai, uezaitta.