2 . arantza. iz. (TE). Espino, planta espinosa. Arantzadun edozein landara. / "Planta espinosa de que se forman en muchos casos los setos vivos" (TE, 147).
Arantziak lora zurixa emoten dau. Arantza zorrotzak dittu eta hesixetan jartzen da. Sasixa beste zugatz bat da, gerri luzekorra eta jarrailarixa dabena eta masustak emoten dittuana. Eibarren nahaste haundi samarra dago lahar, arantza, elorri, sasi berben artian. Orokorrian esan leike arantzia eibartar gehixenendako espino albar (Crataegus monogyna) zuhaitza dala, eta lahar/sasi erabiltzen dala zarza esanguriakin. Batzuek zarza esanguriakin darabixe arantza, eta orduan, elorrixa esaten detse espino albar zuhaitzari (ETNO).