Oharrak | TEk sarrittan Konsejua dakar, seguru asko homofonismuagaittik Konzeju/Konzejo eta Concejo, Konseju //Consejo interpretauta
(Eibarko fonetikiagaittik seguruena). Baiña ez dago dudarik herriko
instituziñuetan Konzejua aitzen emon nahi ebala. Erderaz be, concejo
latiñeko concilium-etik dator eta consejo latiñeko consilium-etik, eta bakotxak bere esanguria dauka. Edozelan be,
erderazko consistorio berbia consejo-kin lotuta dago. TEk batzuetan Konzejua, Konzejukua, Konzejupia... dakar (TE; 289, 309, 499, 645,
677, 700); baiña beste batzuetan Konseju zarrian, Konsejupian,
Konsejuko... (TE; 158, 189, 279, 377, 526). Grafixa alternanzia
erderaz be egitten dau, Concejo / Consejo berbak bixak darabizelako.
Gaiñera, sarrittan ayuntamiento be badarabill, eta cabildo
noiz-edo-noiz. Guk geuk erabagi dogu euskeraz beti Konzeju ipintzia Konseju-n lekuan eta erderaz Concejo Consejo-n lekuan. Hamen
diñogunak honek beste berbondako be balio dau: ATXURKADA, BURROKA,
DENUNZIA, EKIÑALDI, FUERAKA, LIBURUTEGI, SALA, TOKERA, TXOTXOLOTU.
|