gatzamaille. iz. (ETNO). Aprendiz de ferrería; cocinero de ferrería. Lapikua zaintzen daben ola-mutilla, beste hiru bihargiñen morroia. Zeregiñak: mia jo, urtzailliari agoia ataratzen lagundu... Burdiñoletako berbia da.
Izentatzen (izentetan) da gatzamaillia, honek jagon edo zaindu bihar dabelako lapikua eta honi gatza ezarri edo emon. Gatzamaille gaixuak izaten dau (darua) nekerik gogor eta gogaikarrixena eta irabazirik laburrena. Txikittu (txikindu) eta jo bihar dau agoi guztietarako mia mailluka txiki bategaz....