Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
gaban. iz. (NA). Gabán. Trikitrixan: gaban haundixakin juan, gabanakin eta korbatiakin eta... Maltzara, eta trikitrixan!
gabaz. adlag. (TE). De noche, por la noche. Gabaz bizi zan gizona zan. Ik. gau.
gabe. postp. (TE). Sin; en vez de, en lugar de. "Adv. de negación o de sentido privativo" (TE, 378). Irakorten jartzen da aspertu gabe. / Lotsagabia, dirugabia, uste gabia. / Ta hantxe maitte izan ziran eskutau bihar gabe. (Ibilt 460). Ik. bage, bako, barik.  Bage, gabe, barik, bako,  lau formotatik gitxien bage erabiltzen da eta gehixen barik eta bako.  Berba batzuetan gabe lexikalizauta dago.
gaberdi (gauerdi) [gauerdi]. iz. (TE). Medianoche, las doce de la noche; media noche. Gabeko hamabixak eitten dabe gaberdixa; gaberdi aurretikua gau-lehena eta handik aurrerakua, goizaldia. / Gauerdixa baiño lehen heldu zan etxera.
gaberdi zahar [gauerdi zahar]. iz. (EEE). A media noche pasada. Bazan Plaentxian "Gautxorixa" deitzen zetsen bat, gaberdi zaharrak baiño lehen etxera juaten ez zekixana. (Zirik 24). / Gaberdi zaharretan erretiru barik ibiltzen zan errondalari amorratua izan zan hori gazte denporan.  Pluralian erabiltzen da sarri: gaberdi zaharrak, gaberdi zaharretan.
gaberdi-alde [gauerdi-alde]. iz. (OEH). Medianoche, tiempo alrededor de medianoche. Joxe Moko etxeratu zan gaberdi aldian. (Zirik 68).
gabi.
1 . gabi. iz. (ETNO). Martinete; mazo grande. Oletako burdiñazko maillutzarra, agoia lantzeko erabiltzen zana. Burdiñoletako berbia da. Gabixa ibilli deiñ emoten deutsa ura ijeliak uragiaz. (...) Gabixan hots, hormak ikara ipintzen dittuanak, ez deutsa gillirik egitten olagizon lotan dagozenen belarrixeri.
© Iñaki Arana
2 . gabi. iz. (ETNO). Martillo pilón; martinete. Kolpeka biharra egitten daben forjatzeko makiña. Taillarretako berbia da.
gabi-ardatz.
1 . gabi-ardatz. iz. (ETNO). Eje principal. Larramendik dakarrenez, tikiñoi nagusixan eragiñez gabixari eragitten detsen mazukarixak daroiazen ardatza. Burdiñoletako berbia da.
2 . gabi-ardatz. iz. (ETNO). Viga del martinete / del mazo. Pagozko habe birakorra, mutur batian gabixa eta beste muturrian biratzeko ardatz egitten daben bogia eta dendala dittuana. Burdiñoletako berbia da. Ik. gabigun.
gabi-maillu. iz. (ETNO). Mazo; martillo pilón. Gabixari muturrian jartzen jakon burdiñazko piezatzarra agoia eta totxua kolpiatuz burdiñia lantzeko. Burdiñoletako berbia da. Gabixari, burdiñazko maillutzar bat jartzen jako ertz batian eta beste ertzian mazukarixak joten dau.
gabigun. iz. (ETNO). Viga del martinete/del mazo. Gabi-ardatza edo gabi-kirtena, bere luzera guztian burdiñazko uztaiz (aroz) indartuta daguana. Burdiñoletako berbia da. Aurreko aldian burdiñazko maillutzarra, ziri birekin gabigunari estututa. / Daroia agoia urtzailliak maillutzarpetik gabigunan azpira. Ik. aldabarrak, boga, gabi-ardatz.
© Ezezaguna
Eddy Van 3000 (cc-by-sa-2.0)
gabillara (kapillada, gabillada, kapillara, gabellara) [gabirai]. iz. (TE). Gavilán (Accipiter nissus). Esaten dabe, gabillariak habixa inguruan ez dabela txittarik ostutzen. Ik. abendu, txitxalapur.  Harrapakarixendako erabiltzen dan txittalapur izenakin be ezagutzen dogu (ETNO).
gabillara buztanluze. iz. (ETNO). Aguilucho cenizo (Circus cyaneus). Ik. gabillara urdin, gabillara zuri.  UZ: mirotza.
gabillara txiki.
1 . gabillara txiki. iz. (ETNO). Cernícalo (Falco tinnunculus).
2 . gabillara txiki. iz. (ETNO). Halcón (Falco peregrinus).  Eibarren gitxi ikusten dan hegaztixa da. Falco tinnunculus-en trazia dakanez, berari moduan esaten detsagu, gabillara txikixa; bestela erderazko halkoia.
gabillara urdin. iz. (ETNO). Aguilucho cenizo (Circus cyaneus). Ik. gabillara buztanluze, gabillara zuri.
gabillara zuri. iz. (ETNO). Aguilucho cenizo (Circus cyaneus). Ik. gabillara buztanluze, gabillara urdin.  Gabillara urdin eta gabillara buztanluze be esaten jako, baiña gabillara zuri da izenik normalena Eibarren.
gabitegi. iz. (ETNO). Departamento del mazo. Burdiñolako sei sailletako bat: Gabixa eta honi eragitteko sistemia. Agoia ijezteko dan lekua eta sistemia. Burdiñoletako berbia da. Gabitegixa da agoia ijeztu eta burdin-barra bihurtzen dan burdiñolian sailla. Ik. burdiñola saillak.
gabon.
1 . gabon. interj. (TE). Buenas noches. "Salutación que se usa después del anochecer" (TE, 378). Gabon danori, Jaungoikuak emon deizuela! / --Gabon! etxeko-andre. --Bai zuri be, gabon Jaungoikuak deizula. (Zirik 118).
2 . Gabon. iz. (TE). Nochebuena; Navidad. Gure txikitxako Gabon, opari barik izan arren, beste gauzarik zan. Ik. Gabonak, Natibittate.  Normalian pluralian erabiltzen da.
Gabon zahar. iz. (TE). Noche Vieja; Año Viejo. Elgoibarren, Gabon zaharreko ferixan erosittako trepetxuak dira honek. / Eske lehenago kostunbria zan Gabon Zahar egunian txarri belarrixekin ta txarri hankekin ta zopia eittia. Zopia txarri belarrixekin ta txorizua, saiheskixa... Eta gero postria intxaur-saltsia eta konpotia.  Pluralian be erabiltzen da, deklinautakuan batez be: "Gabon zaharretan".
Gabon-egun. iz. (TE). Día de Nochebuena . Abenduaren 24a. Gabon-eguna, plazan gauza onak erosteko, preziuari begiratu ezik. Ik. Natibittate.  Gaztiak "día de Navidad" esanguriakin erabiltzen hasi dira, baiña jende nagusixak ondo bereizten dittu "Gabon-eguna" (24a) eta "Natibittate" eguna (25a).
Gabon-gau. iz. (TE). Nochebuena ; Noche de Navidad. Gabon-gaba, jan-eranian eta ipoiñetan senittarte guztia batzeko. / Gabon-gaua, urtian luziena. / Gabonetako afarixa, espeziala, badakik zer izaten zan? Orixo-azia! Azia orixuakin, Gabon-gabian. Azia egosi ta orixua bota. Ta gaiñian bakillaua. Ta gero intxaur saltsia. Intxaurreri kendu oskola; dana zehe-zehe ein, ta gero esnia ipini irakitten ta esnetara bota. Azukria bota ta egosi. Edarra jateko, e? Jolin edarra! Ha jaten badok fuerte, ez dok gosia pasauko!. Ik. Natibittate.
Gabon-kantu (Gabon-kanta). iz. (TE). Villancico. Gabon-kantuak, Erregenetara arte irauntzen dabe. Ik. kantu, kanta.
Gabonak. iz. (TE). Las Navidades. Gabonak, etxe zuluan, famelixa guztia batuta, subilla garretan eta jan eta erana nahi beste, benetako zerua. Ik. Gabon, Natibittate.  Gehixenetan pluralian erabiltzen da.
gabonsari. iz. (TE). Aguinaldo, regalo de navidad; regalo navideño; propina navideña. Gabonetan emoten dan eskupekua. Morroiandako gabonsarixa, bakillaua lepora.
gabonsari batze. iz. (TE). Cuestación navideña. "Gabonetan etxerik etxe kantuz egitten dan errondia, dirua eskatzeko" (ETNO). / "Cuestación por Navidad" (TE, 379).
gaiki. iz. (ETNO). Material, materia prima. Ik. materixal.  Ez da erabiltzen.
gailleta. iz. (ETNO). Galleta (vasija pequeña); cuenco. Ura hartzeko edo erateko erabiltzen dan ontzi heldulekuduna; txolota. Burdiñoletan erabili izan zan berbia da. Saldia hartzen da katilluaz, haragia txikittu eta ahoratzen da atzamar Jaungoikuak emondakuegaz; ura eraten da gailletiaz. Ik. txolot, antosin.
gaillur.
1 . gaillur [gailur]. iz. (TE). Cima, cumbre, cúspide, pico, cresta. Behin baten, Ailluzen gaillur-gaillurrian... Ik. mendi-punta, tontor.
2 . gaillur [gailur]. iz. (TE). Caballete de tejado; cumbrera, lomera, parhilera. Teillatuan ur bixak bat egitten daben ertza. Teillatu gaillurrian ipini dabe haritz adarra. Ik. teillatu-gaillur.
gaillur-teilla. iz. (ETNO). Teja de cobijo. Gaillurra estaltzen daben teilla berezi eta haundixa.
gaillurraga. iz. (ETNO). Cumbrera. Gaillurregurra. Gaillurra, gaillurregurra eta gaillurragia, dana bat. Eta batzuk "goixagia" be esaten detse. Ik. gaillurregur.
gaillurregur. iz. (ETNO). Cumbrera. Teillatuan bizkarrazurreko habia, alde bateko eta besteko kapirixuak eusten dittuana (JME). Teillatuan bizkarrezurreko habia da gaillurregurra, alde batetik bestera doiana eta kapirixueri eusten detsena. / Gaillur-egurra egitteko haritza erabiltzen zan gehixenbat. / Gaillurra, gaillurregurra eta gaillurragia, dana bat. Eta batzuk "goixagia" be esaten detse. Ik. gaillurraga.
gain.  Ganecoaren ganean. (...) "Que lo pueden echar ganecoaren ganean (gaiñekoaren gaiñean)" (EOYE, 1508, 237. or. (JEL)). "Palatalizaziño barik islatzen dau orduko kaligrafoak. Zenbat eta atzerago historixan orduan eta bizkaieraren  osagarri gehixagi dakaz Eibarko euskeriak" (AN).
1 . gain (gaiñe). iz. (TE). Cumbre, cima; alto. Akondia gaiña, Arrate gaiña, Aritxixoko gaiña, Azkarate gaiñia. / Elorreta gaiñia, aukerako tokixa bazkari eder bat eitteko. / Aizgorri gaiñian, ermittia gordeleku genduala, ein genduan gau guztia. / Gaiñik gaiñ, Akondiatik Arratera, mendirik mendiko letañia juaten zan, Asensio bezperan.  Beste esangura batzuen artian, toponimuetan erabiltzen da, eta sarri lexikalizauta dago. 
2 . gain. postp. (TE). En; sobre, encima. Ibargain, Pitxargaiñ, Eibarren. / Gure gainetik dago legia. / Ez dago norberan gain gura eta ez gura izatia. / Hegan itsasuen gaiñetik, itxulitzen dira hegazti hárek. / Zaldunak danen gaiñ maitte ebana. (Ibilt 484).  Lekuzko egitturetan erabiltzen da, nahi bizidunetan nahi bizigabietan; esangura konkretua nahi abstraktua euki leike. Bizigabietan, normalian berba konpuestua egitten da, edo lexikalizaziñuak: Ibargain eta abar. Bizidunetan, gain esanguratik aparte, inesiboko -gan atzizkixan lekuan erabiltzen da: neregan = nere gain. Bai aurrekuak bai postposiziñuak kasu markak hartu leikez: gaiñian, gaiñetik esate baterako.
3 . gain. postp. (TE). Además de; aparte de. Zuk esan dozunetik gaiñekua neria balitza, ondo nitzateke. / Honegaz, lehengo zapuan gaiñ, sortu jakozen andra gaiztuari zelo haundixak. (Ibilt 482).  Bai aurrekuak bai postposiziñuak, kasu markak hartu leikiez.
4 . gain. postp. (TE). Acerca de, sobre; en relación a; relativo a; en lo que respecta a. Zuk atara dozun autuan gaiñian, gauza bat esango dot... / Laster igarri zetsan bere gain barre eitteko goguak zirana. (Zirik 59). / Senarrak [...] ez zetsan iñori ezer agertu autu triste haren gaiñian. (Ibilt 465). / Dukiak ipiñi ebala jakiñian bere emazte bihurrixa, ixilleko maitetsu bixen artian zan aiskidetasunan gañian . (Ibilt 488).  Berbetako konturen bat danian erabiltzen da. Ez dauka leku esangurarik. Bai aurrekuak bai postposiziñuak berak, deklinaziño kasu markak hartu leikiez.
gaiña hartu. esap. (TE). Coronar una cumbre. Gaillurrera igo. Nekez baten, Elosu gaiña hartu genduan.
gaiñetik egin. esap. (TE). Responder desde una posición de fuerza. Jarki, aurre egiñez erantzun. / "Responder con más carácter, autoridad o convicción" (TE, 386). Alperrik uezaba gogorra izan, gaiñetik ein zetsen bihargiñak, errezoiz beteta ziralako. / Kontuz hi neri gaiñetik eitten!
gaiñez egin. esap. (TE). Rebosar, desbordarse, salirse. Auzokuegaz barriketan, sukaldiakin ahaztu eta lapikuak gaiñez ein detsa.
gaiñik gain. esap. (TE). De cima en cima. Gaiñik gaiñ, Akondiatik Arratera, mendirik mendiko letañia juaten zan, Asensio bezperan.
gaindu, gaintze. du ad. (TE). Alcanzar una cima, un alto. "Alcanzar lo alto" (TE, 387). Ik. gaiña hartu, garaittu.  Ez da asko erabiltzen; "gaiña hartu" gehixago.
gaiñeko. Nola beste [lagun] oso eranzale zan bat, ixilik euan, gaiñeko lagun batek preguntatzen detsa: [...]. (Zirik 74).
1 . gaiñeko [gaineko]. izlag. (TE). De arriba, de suso. Arando gaiñekua.  Toponimuetan be erabiltzen da, eta sarrittan lexikalizauta dago: Agiña Gaiñekua, esate baterako.
2 . gaiñeko [gaineko]. iz. (TE). Añadidura, propina, extra. Emon zetsan gaiñekua, ontzako urria.
3 . gaiñeko [gaineko]. izlag. (TE). Cabecilla, dirigente; destacado,-a, que está por encima, superior. Bestien gaiñetik buru daguana. / "El que para bien o para mal se erige sobre los demás" (TE, 386). Gaiñeko dabill hor, mundu guztia apurtu gurarik.
4 . gaiñeko. izlag. (OEH). Demás, resto. Nola beste [lagun] oso eranzale zan bat, ixilik euan, gaiñeko lagun batek preguntatzen detsa: [...]. (Zirik 74). Ik. enparau, enparauko, ostiango.
gaiñekora jaso. esap. (TE). Levantar el gatillo; disponerse a disparar. Suzko armetan tiro egitteko prestau, katua jasuaz. / "Levantar el gatillo y poner el arma en disposición de tirar" (TE, 386). Gaiñekora jaso eta jaurti zetsan burura.
gaiñekuan. adlag. (TE). Con el gatillo levantado. Arma kontuetan erabiltzen da. Gaiñekuan darabil beti eskopetia eta halakoren baten ein bihar dau okerra.
gaiñera [gainera]. lok. (TE). Además, encima. Ederra, eta gaiñera zintzua da. / Gehixagoko barik [...] bota eban bere burua ibaira. --Iño! [...] esan da ein gaiñera! (Zirik 120). / --Ixildu zaittez [...]. --Zer? Neu ixiltzeko gaiñera?  (Zirik 120).
-z gaiñera. esap. (OEH). Además de, aparte de. Biajante guztiak hotek haretan sartzen ziran. Biajantiak ez ezik, afiladore, mielero, ta komeriantiak pe bai, sasimediku ta pelotariez gaiñera. (Zirik 14).