Bilaketa aurreratua

heskera
heskera. iz. (ETNO). Seto natural / de maleza. Lurrak, saillak, bidiak, zelaixak... zatitzen dittuen zugatz eta arbolatxozko hesixak, gehixenetan berezkuak. Erbixa heskeran sartu dok eta oiñ ez dago harrapatzerik.
heskeran egin. esap. (ETNO). Modalidad de caza en setos. Bi lagunen artian egitten da. Bakotxa heskerian alde baten ipini (ezker-eskuma) eta heskera osua jarraitzen dabe txori txikixak muturrera eruan arte. Hara heltzerakuan txori guztiak batera urtetzen dabe ehiztari bixen aurrera; zozo-birigarrotan egitten holan. Zozo-birigarrotarako bi lagun bihar dittuk. Heskeretan eitteko. Heskerak, sasi-illarak. Batak harrixak bota, "ta-ta", eta bestia zain. Oin, jarraittu ein bihar jako, e? Zozua igesi joiak ha, heskeran, eta "tapa-tapa". Ha badoia igesi eta argi ibili bihar dok, bizkor, heskeria amaittu arte. Izardi edarrak etaratzen zittuan. Jope! Zozuak beti iges, "tti-tti-tti...", ta "tapa". Hil juat! Heskeran ezker-eskuma ipini, bat bestia baiño aurrerago, hiru-lau metro aurrerago zaratia etaratzen, eta [zozuak] beste aldera urten. Ik. keixara, keixapian egin, pikupian egin.