izond.


zorripiztu (zorribiztu). izond. (AS). Piojo resucitado, mala persona, perverso,-a (fig). Modu txarrez, ezebez izatetik goruzko bidia egitten dabena, jokabide zittalekua. Berak (aittittak) emoten zeban azalpena zan, zorrixak hotz danian lokartu eitten dirala, eta egun batzuk lo pasatzen dittuela. Gero, esnatzerakuan, indar haundixaguakin eitten ei dabe hainka. Horregaittik, zorrixa baiño txarragua, zorripiztua. Ik. zittal.  Zorrixa baiño txarragua.


geza. izond. (TE). Agua dulce, agua no salada; insulso,-a; manzana dulce, manzana no ácida. Ur gezia Mendarotik gora. / Sagar hónek gezak dira. / Batzuek nahixago izaten dabe sagar-garratza gezia baiño. Beste batzuk gezia lehenago garratza baiño. Ik. gazi, kresal, mingatz, mingots.
gezala. iz. (TE). Agua dulce del río en la confluencia con el mar. Kresalik bako ibaiko ura. Berriatun gezala, Ondarruan kresala. Ik. geza, kresal.  TEk kresalik bako ibaiko urari ur gezia esaten detsa; ikusi geza berbako adibidian: ur gezia, Mendarotik gora.


izarbera [izerbera]. izond. (NA). Sudoroso,-a; propenso,-a a sudar. Izarditzeko joeria dabena. Ik. izarditsu.


bildurgarri (billurgarri, bilddurgarri) [beldurgarri]. izond. (TE). Espantoso,-a, terrible, horrible, aterrador,-a. Itsaso hasarrietan lana ein biharra ontzi argal batzuen gaiñian, gauza bildurgarrixa. Ik. ikaragarri, izugarri.


4 . azal. izond. (TE). Superficial, poco profundo,-a. Baserri hartan lur azalak dirala esaten dabe. / Entzutze haundikua, baiña jakitze azalak.


txolin. izond. (TE). Habladora; ligera de cascos. Andrakume barritsua eta kaskariña. / "Calificativo de aplicación casi exclusiva al genero femenino" (TE, 699). Diruduna, politta eta zeuk nahi dozun guztia, baiña txoliña. / Isildu zaittez, txoliñori, esan zetsan Kaxkurriok. (Zirik 120).


loti. izond. (TE). Dormilón,-ona. Lo asko egitten dabena. Gure katua baiño animalixa lotixagorik ez dot ezagutu.


gor. izond. (TE). Sordo,-a. Entzumena galdu dabena, entzuten ez dabena edo gaizki entzuten dabena. Urkiko gorrak, hormiak beste ez eban entzutzen. / Behiñ urte horretara ezkero, belarri gorrak bai seguru. Ik. gorraize, gortasun.


mozkortxin. izond. (NA). Borrachín,-a. Zurekin mozkortxiñorrekin, zer eingo dou ba?! Ik. mozkorrillo.