Perretxiko izenak


seta de cardo. iz. (ETNO). Seta de cardo (Pleurotus eryngii, P. ostreatus).  Pleurotus eringii nahiko ugarixa da Araba-Nafarroa inguruan, jateko ona, eta gaur egun oso ezaguna, dendetan be saldu egitten dalako (P.ostreatus). Baiña senderueliaren kasuan moduan, perretxiko honen bertako izenik ez dogu jaso ahal izan. 


© Asier Sarasua
neguko zuza [negu-zuza]. iz. (TE). Platera (Clitocybe geotropa). "Seta pratense en la entrada del invierno" (TE, 573). Neguko zuzak, lehenago ez ziran batzen. / A! Pardillak! Bai... Pardillak... Ointxe daguaz horrek...! Bai! Neguko zuzak esaten jetsagu guk! Bai, horretxek dittuk!. Ik. azpibizardun, udazkeneko zuza.


1 . negrilla. iz. (ETNO). Capuchina (Tricholoma portentosum).  Orain gitxira arte ezezaguna.


zelai-perretxiko. iz. (ETNO). Higróforo de los prados (Camarophyllus pratensis).


arbola-perretxiko (arbolako perretxiko). iz. (ETNO). Yesquero. Zuhaitz enborretan hazten diran perretxiko klasiak.


2 . zuza [ziza]. iz. (ETNO). Seta de los caballeros (Tricholoma equestre).  Perretxiko gozua da, baiña Eibar inguruan oso gitxi dago eta ez da oso ezaguna. Azkenengo urtiotan hitzaldi eta komunikabidien eskutik hasi da ezaguna egitten. Zuzen taldian sartzen da, izen berezirik emon barik, baiña beti, benetako zuzia zein dan jakinda (Calocybe gambosa).


1 . zapo-perretxiko (zapa-perretxiko, zapu-perretxiko). iz. (TE). Seta no comestible (Clitocybe sp., Collybia sp., Micena sp., Hygrophorus sp., Hygrocybe sp., eta beste batzuk). "Setas que se suponen venenosas" (TE, 647), " / "Se dice de las especies que se suponen venenosas" (TE, 647). Zapo-perretxikuak, zintzuak baiño gehixago izaten dira. / Oin jaso dozuna, zapa-perretxikua!. / Piskat esateko benenosuak dirala, orduan zapo-perretxikuak. Zapu-perretxikua! Lehen, esaten detsut ba, gerra aurrian, piñarixakorik iñork ez eban hartzen. Ezta pentsau bez! Pagukua, haritxakuak... Ta piñarikua zapu-perretxikua. Piñarixan sartu bez! Nahix eta dana jositta egon. Ik. suba-perretxiko.  Perretxiko klase bati baiño, jateko balio ez daben perretxiko txiki eta ganorabako guztiekieri esaten jakue.


pago-zuza (pagu-zuza). iz. (ETNO). Pardilla (Lepista nebularis). Ik. pardilla.


2 . piñari-ongo (piñariko ongo). iz. (ETNO). Boleto viscoso anillado (Suillus luteus). Ik. ongo likin.


entoloma. iz. (ETNO). Seta engañosa; entoloma (Entoloma lividum). Perretxiko izena da.  Nahiko perretxiko ezaguna da eta oso kaltegarrixa. Badirudi izena liburuen eta egunkarixen bittartez sartu dala Eibarrera. Izan be, Euskal Herrixan perretxikuak eragindako kalte larrixen %90 ingurua entolomian errua da, eta sarri aittatzen da komunikabidietan. Errez nahastatzen da zuziakin (Calocybe gambosa) eta pardilliakin (Lepista nebularis). Euskera batuko maltzurra izena ez da ezaguna gure herrixan.