Perretxiko izenak


trufa (tuba). iz. (ETNO). Trufa (Tuber melanosporum).


1 . urdin. iz. (TE). Gorro verde (Russula virescens). "Especie de seta del país" (TE, 711). Urdiñak pagadixetan, hariztixetan eta gaztaiñadixetan eitten dira. / Bai! Urdiña da berde-berde-berdia. Ikusteko onena, ta jateko fiñena. Fiñena ez, urritxa da fiñena, biguna. Urritxa pinpoilluori, zerori, neretzako onena. Gero urdiña edarra da. Urdiña da, ikusten dozu ipinitta, berde-berde-berdia, pikotiakin, ha fenomenua da. Ta urritxa be, urritxa. Ikusiko dozu dana berdia [urdiña], ta urritxak ez daka berdia. Urritxak daka azula. Oin gibelurdiña esaten detse, baiña gibelurdiña ta urdiña diferentia da. Gibelurdiña da urritxa esaten detsena. Bai, ta urdiñari urdiña. Ta oin, zerian, jentiak esaten detsa gibelurdiña danari, baiña urdiña ez da gibelurdiña. Berak esaten dau: "gibelurdiña". Gibelan trazia eukitzen dau urritxak leku batzuetan, baiña urdiñak ez. Urdiñak, bera, berdia da bakarrik. Berdia. Gibelurdiñak. Bai. Urdiña da diferentia, berdia. Ha askotan juaten zara, ta igual hiru edo lau ikusi ta: "Ño!" Berari begira egoten gara. Oin, topatzeko, ta berari begira egoten gara, ha gauza ederra. / Jentiak úrdiñak, úrritxak, kuletruak eta beste holako bost edo sei klase kendu ezkero, beste guztiak benenosotzat jaukaz. (Zirik 62).  Izen horregaz ezagutzen dogu Eibarren, beste herri batzuetan Gibelurdin izenez ezagutzen daben perretxiko gozo hau. Azentua U gaiñian dauka (úrdiña), eta koloriak I gaiñian (urdíña) (ETNO. / "Con acento prosódico en la u" (TE, 711): [úrdiña].


© Asier Sarasua
robelloi (rebolloi, rebelloi, robilloi). iz. (ETNO). Níscalo; robellón (Lactarius deliciosus). Rebolloia be esne-perretxikuen klasekua dok, baiña rebolloia rebolloia dok, zurixa zurixa, eta esne-perretxikua esne-perretxikua / Orduan piñu gitxi-tta, ezagutu bez; rebelloia-ta ezagutu bez. Elgetara pasatzen giñan gu ta dana rebolloia! Rebolloia horretxek bakarrik jaten eban Eibarren, Jimeno katalanak. Iñok bez gehixago. Ik. esne-perretxiko, piñu-perretxiko.  1920-1930 ingurura arte perretxiko hau ez zan ezagutzen Eibar aldian. Piñadixak ugaritzen hasi ziranian hasi zan agertzen robelloia, baiña kaltegarrixa zalakuan, hasieran ez zan jaten. Eibarrera bizi izatera etorrittako Jimeno izeneko katalan batek sartu zeban perretxiko hau jateko ohitturia gure herrixan, eta baitta izena bera be.
robelloi txar. iz. (ETNO). Lactario anaranjado (Lactarius volemus). Ik. robelloi.


zuza hori. iz. (NA). Rebozuelo; cabrilla (Cantharellus cibarius). Aittak txaltxak ekarri dauz?! horrei "zuza horixa" be esaten jakue, "zuza gorrixa".... Ik. saltsa-perretxiko, txaltxa, zuza gorri.