Basarrixa-Etxia eta gizartia
txabola. iz. (TE). Majada, cabaña, borda. Ubitxako txabola inguruan perretxiko asko eitten zan gure eskolako denboran. / Tutuluko txabolia, aspaldixetan hutsik zan. Ik. abeletxe, korta, txapittula, zaltegi.
ipiñu. iz. (ETNO). Mojón; marca o árbol que se planta para señalar la presencia de un mojón. Ixa galduta daguan berbia. Esanguria be ez dago garbi. Mugarrixak errez galtzen dira bedar artian. Euren aldamenian marka bat ipintzen da, gehixenetan zugatz bat, mugarrixa nun daguan adierazteko. Normalian urkixa erabili izan da. Izag-ek jasota dauka (ipeñuixa, ipiño, ipiñua, ipiñuixak) azalpen honekin: "linde entre dos jarales que se señalaba no con piedras, sino con árboles cortados a la altura de uno o dos metros; mojón que se hacía cortando arbolitos; árboles cortados para señalar el linde".
Ik. múgarri, amutarri.
aña. iz. (TE). Nodriza, ama de cría. Ama izan ez arren, umia hazten daben andria (ETNO).
Baserri hartako etxekoandria zure añia izan zan. Ik. bular bateko anai, iñude.
aña juan. esap. (TE). Ir de nodriza. Umia izan dabenetik, aña juan da haundiki baten etxera. Ik. iñude juan.
anda. iz. (ETNO). Andas; féretro. Hildakua edo gaixua edo zauritutakua edo santu-imajiñia bizkarrian eruateko balio daben tresnia. / Hil-kajia.
Ha juan da andia eruaten.
2 . txori. iz. (TE). Coleta pequeña, lazo. "Moñito inicial de las niñas" (TE, 700).
Polittetarikua dago zure alabatxua txorixakin. Ik. kopeta, txori-kopeta.
kargata. iz. (ETNO). Trabajo de llevar cargas a la espalda. Lehen basarrixetan gehixago usatzen zan kargatia; oiñ iñok ez dau egitten. Ik. bedarrondota, egurreta, lurreta.
1 . arronka (arraunka, arroka ) [arroka]. iz. (TE). Grasa de la leche que se adhiere al recipiente. Esnian koipia; ontzi, marmitta eta abarretan lagatzen daben orbana be bai (ETNO).
Esne onari igarten jako ontzixan lagatzen daben arronkatik. / Dendatiko esniak arronkarik ez dau lagatzen. Ik. esne-arronka.