Geografixia eta egualdixa


euri-lanbro. iz. (TE). Llovizna; lluvia menuda. Egun guztian, geldittu gabe dihardu euri-lanbrua. Ik. lanbro, zirimiri, euri-lanpar, euri-zirin, lanpar.


sortalde (sorkalde). iz. (TE). Este, levante, oriente. Sortaldian egunsentixa agiri zan... / Joxio baserrixa, sortaldera begira. / Euskal jende artian, badira ule argi, begi urdiñ, ifarraldekuen letz azal zurixak, sortaldeko itsas epeletiko illunen onduan. / Sorkaldeko euskaldunak. (Zirik 6). Anton. ostalde, sartalde. Ik. eguzkialde, eguteralde, goizalde.


haixe-pasa. iz. (ETNO). Corriente de viento/aire. Guk beti "haixe-pasia" esan dogu, "korriente"-rik guk ez dogu ohittu. Ik. firi-firi, fio.


© Gorka Ortega
iratargi (igatargi, iretargi, igetargi, illatargi, illargi, itargi) [iretargi]. iz. (TE). Luna. Gaur gabian iratargixa dago, zortziretatik aurrera. / Iretargixan gizonak? (Zirik 108). / Zer dala-ta baiña gizonak iretargira juateko hainbeste amorru? (Zirik 23). Ik. illargi.  Eibarren horrek forma guztiok erabiltzen dira, eta ezin esan bata bestia baiño gehixago entzutzen danik. Basarrixetan eta Agiña inguruan e-dun formak kalian baiño arruntaguak dira (ETNO).
iratargi barri [iretargi berri]. iz. (TE). Luna nueva. Noiztik dogu iratargi barrixa? Ik. ilbarri.
iratargi oso [iretargi oso]. iz. (TE). Luna llena. Aprilleko iratargi osuagaz Aste Santua eta Paskuak. Ik. iratargi, illargi bete.


1 . itturri [iturri]. iz. (TE). Fuente, manantial. Ibarkurutzeko itturrixa. / Ibaixan goi itturri bat da hamentxe. / Hamen itturri onak, Urkuzukua, Ardantzakua, Loidiñekua Fundidoresetan... Untzagan bajeuan bat, baiña eskasa zuan. Gero Plaza Barrikua be bai. Ta Ibarkurutzekua be bai. Baiña lehen zekazen bi mutur; txorro bi; eta lau arbola aldamenetan. Amañakua be ona, ta Isasixan beste bat Kiputzanekuan onduan. Mordua egongo zittuan, bost-sei gitxienez, onak. Segurutik gehixago. Ardantzan bi jeuazen, bata ona ta bestia eskasa... Trenbidia pasauta bata, oso ona; ha goikua zuan ura oso ona; ona baiña ura! Ta egunero jentia bialtzen juen itturrira, andrak edo gaztiak edo... "Atzena?" preguntatzen zuan, ta "fulano", ta, bueno, "haren atzetik neu". Batzuetan izaten zan kantinploria ta beste batzuetan pitxarra, lurrezko pitxarra. Orduan ez jeuan konfiantzarik txorroko urakin. / Ardantzako itturrirutz. (Zirik 57).  Toponimuetan eta onomastikan sarri agiri da: "radical de muchos derivados en sobrenombres y apellidos. Iturritxo, Iturri-Kastillo, Iturrua, Iturriño" (TE, 443).


busti-lehorrian. adlag. (ETNO). A la intemperie. Zeozer kanpuan lagatzia, aterpe barik, busti leikian lekuan; busti-lehortu-busti-lehortu... Alperrik galdu egitten dira gauzak.


haixe epel. iz. (NA). Viento templado/cálido. Haixe epelakin pasiora juan leike.


eurixa egin [euria egin]. du ad. (TE). Llover. Eurixa eingo dau arrasaldia baiño lehen. Ik. eurixa jardun.


2 . arrasalde [arratsalde]. iz. (TE). occidente, oeste, poniente, ocaso. Arrasaldiak dana sutan dirudi. Anton. goizalde. Ik. ostalde, sartalde.


itturburu (itturri-buru) [iturburu]. iz. (ETNO). Madre, manantial; origen. Iturburutik gauzia ziur jakiñaz. (Ibilt 457). Ik. begi, zan.