Grabaua
3 . sartu, sartze (sartutze). du ad. (ETNO). Incrustar, meter . Damaskinauan 2. eragiketia: punta lauzko sartzekuakin sakatuz urrezko harixa sartu egitten da erreixetan dibujo fiñetarikuak lortuz.
Urria sartuta gero urria tinkau egin bihar da puntzoiakin mailluka kolpe ariñen bittartez. Ik. damaskinau-eragiketak, matiau, perliau, sonbriau.
perliau, perliatze. du ad. (ETNO). Perlear. Damaskinauko 5. eragiketia: puntzeta batekin kanala egitten jako eta sakabokauakin zidarrezko bolatxuak ataratzen.
Gehixenetan, emakumiak izaten ziran etxietan perliatzen egitten ebenak. Ik. damaskinau-eragiketak, matiau, sonbriau.
sonbriau, sonbriatze. du ad. (ETNO). Sombrear. Damaskinauan 4. eragiketia: erliebe itxuria emoteko modelau antzeko bat.
Holan amaitzen da damaskinauko bihar asko, perliaua eruaten ez badau. Ik. damaskinau-eragiketak, matiau, perliau.
pika-zur. iz. (ETNO). Taco de madera para la pasta. Damaskinauan, pieza txikixak tinkatzeko pikian euskarri egitten daben zurezko takua.
Ondo gertatzen danian pika-zura, denbora askorako izaten dok.
2 . lora [lore]. iz. (ETNO). Punzón con extremo en flor; adorno en flor para escopetas. Puntan lora formia daukan puntzoia, grabadoriak eskopeta arruntian zenefak egitteko erabiltzen dabena; eskopetendako apaingarrixa lora forman.
Eskupeta mordo bati lorak ein biharra izan eban. (Zirik 13).
Ik. markadore, matiatzeko puntzoi, puntu-biribil, sakabokau, sartzeko puntzoi.
2 . arku. iz. (ETNO). Semi-sacabocados. Grabauko berbia da. Sakabokau-erdixa.
Ik. markadore, matiatzeko puntzoi, puntu-biribil, sakabokau, sartzeko puntzoi.
1 . pika. iz. (TE). Pez, pasta para fijar piezas. "Landu biharreko pieza txikixak tinkatzeko damaskiñauan erabiltzen dan
oria; erretxiña, pika baltza, segua eta almazarroi hautsez egiña"
(ETNO). Damaskiñauko berbia da. / "Pez, compuesta de polvo de almazarrón, resina y aceite, que sirve para sujetar las piezas en que ha de trabajarse" (TE, 626).
Pikan ipiñirazu orratz hau, urria ezarri deixoran. / Bere neurrixan jarri bihar izaten dok pikia, damaskinadua egin baiño lehen. / Pikia lehen eiñ eitten zuan, gure aurretik. Baiña azkenengo urtietan, batzuek eitten juen eta bestiori saldu. Zailla ez zuan, baiña zikiña! Usain zatarrekua gaiñera. Bai! Izaten zuan nahastatzia resinia, sebua eta hauts gorrixa. Hauts gorrixa esaten gentsan, "almazarrón". Sebua ipini bihar zuan neurrixan, bestela gogorregixa izaten zuan eta salto eitten juan, apurtu.
puntzeta. iz. (ETNO). Punceta. Perliauan kanalak egitteko, erliebe-damaskinauan miru-buztana eta zerra-hagiña etaratzeko erabiltzen dan erreminttia (llanta mehia).
Punzetak honetxek dittuk. Reliebia eitteko, eta perleua eitteko be, holakotxia zuan. Zabaltzeko!.
markadore. iz. (ETNO). Punzón marcador. Eskuzko puntzoia, galtzairu tenplauzkua, metalian dibujuak eta trazuak markatzeko grabadoriak erabiltzen dabena. Grabauko berbia da.
Ekarridak markadoria hobeto zorrozteko. Ik. matiatzeko puntzoi, puntu-biribil, sakabokau, sartzeko puntzoi, ubedun puntzoi.