Sartu Hitzen nahaste-borrastea loturan eta deskargatu taula. Jarri hitzak ordena egokian eta zuzendutako mezuak bidali euskara@eibar.eus helbidera. Azken eguna apirilaren 2a.
Albisteak | Argitalpenak | Estekak | Hiztegia |
Eibarko Udalak UEUrekin lankidetzan Juan San Martinek bere bizitzan gogotsu landutako esparruak jorratzeko aukera ematen die Juan San Martin bekaren bitartez, bai ikertzaile gazteei, bai adituei.
Oraingo honetan eskuartean duzuen lana bekaren IX. deialdiaren emaitza da.
Lan honen emaitza ikusita, zorionak eman nahi dizkiot bekaren irabazle eta lanaren egile izan den Francisco Javier Muñozi, Eibarko hiriaren berreraikuntzaren klabeak aztertu, jaso eta irakurleon esku jarri dituelako. Gaur egun ezagutzen dugun Eibarren itxura urbanistikoaren jatorria zein den, nola, nork eta zergatik hartu ziren hartutako erabakiak... hori guztia jasotzen du lan honek.
Seguru nago irakurketa honetan gure hiria hobeto ulertzeko eta gehiago estimatzeko arrazoiak topatuko dituzuela.
Sartu Hitzen nahaste-borrastea loturan eta deskargatu taula. Jarri hitzak ordena egokian eta zuzendutako mezuak bidali euskara@eibar.eus helbidera. Azken eguna apirilaren 2a.
Ea zenbat mezu deszifratzen dituzun!
Sartu lotura honetan , deskargatu dokumentua mezu ezkutuekin. Saiatu erantzunak topatzen eta egindako lana bidali euskara@eibar.eus helbidera apirilaren 10a baino lehen. Edo nahiago baduzu Eibarko Udal Euskaltegira edo Eibarko AEK euskaltegira ere eraman ahal dituzu zure erantzunak.
Irabazlea mezu ezkutu gehien deszifratu dituena izango da.
Saria Coliseorako bi sarrera, Armagintzaren museorako bi sarrera eta Eibarko udalaren hainabat argitalpen izango dira.
Epaimahaiaren saria Ainhoa Argoitiak irabazi du gaizki-ulertu honekin:
" Nere ahiztiari pasau jakon aspaldi, bere lagun Anekin gelditzeko. Etxeko telefonotik deitu zion sei zenbakixak banan-banan markauta.
-¿Si?
- Kaixo (ze arrarua Anen etxekuak erderaz), Ane dao?
-¿Queeeee?
- Ane dao? (Ànedàooo?)
- ¡¿Nevaaar?! ¡Aquí que va a nevar! ..."
Boto gehien jaso dituen gaizki-ulertua Paulino Hernandezena da.
Bukatu da gaizki-ulertuak aurkezteko epea; orain botoa emateko unea da. Botoak martxoaren 7ra arte eman ahal izango dira.
Bi sari egongo dira: bata boto gehien jasotzen duenarentzat, eta bestea epaimahaiak aukeratzen duenarentzat.
27 pasadizo/gaizki-ulertu aurkeztu dira, zein baino zein barregarriagoak.
Sartu HEMEN eta aukeratu gehien gustatzen zaizuena.
Ea zenbat asmatzen dituzun!
Nola esango zenuke euskaraz?
Egia ala gezurra da?
- Jaurlaritzak zerbitzu bat du herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko: Elebide.
Ea zelan lotzen dituzun ezkerreko eta eskumako hitzak, esamolde egokia lortzeko.
Konfinamendua arreta
Ohiko bizi direnak
Gaur "Egurretan" antzinako kanta proposatzen dizuegu, txaloka jolasteko. Binaka, familiako guztiok egin dezakezue txalo-jolasa, zeuek asmatutako esku-mugimenduekin.
Gaurkoan ariketa hau proposatzen dizugu: