Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia Twitter

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Argitalpenak

Azala

Gure hizketaren doinu eta berbak Eibarko Udalak argitaratutako liburuak Eibarko liburudenda guztietan dituzu salgai. Eibartik kanpo Zabaltzen etxearen esku dago banaketa. Webgune honen bitartez egindako eskaerak Eibarko Ayerbe liburudendara doaz. Liburuaren salneurriari bidalketa kostua gehitu behar zaio.

Albisteak

Erantzunak. Ea zenbat soziolinguistika dakizun

Atzoko galderen erantzunak hemen dituzue:

Ea zenbat soziolinguistika dakizun

Datu soziolinguistikoak. Ea zelan erantzuten diezun galdera hauei:

Atsotitzak eguneratzen. Erantzunak

Jatorrizko atsotitzak hemen dituzue:

Atsotitzak eguneratzen. Birusaren garaiko atsotitzak

Sare sozialetan eraldatutako atsotitzak topatu ditugu. Ea asmatzen duzun zeintzuk diren jatorrizkoak.

Ehunekoen munduan. Erantzunak

Asmatu al dituzue?

-.- % 85

-.- EAEko biztanleriaren % 68 abstemioa da lanegunetan.

-.- Ikasleen % 75ek gainditu dute azterketa.

-.- Biak ondo 

Badator Etxealditik Euskaraldira!

Etxealditik Euskaraldira" ekimena datorren astelehenean, apirilak 20, abiatuko da

Ehunekoen munduan. 5 minutuko ikastaroa

Egun hauetan ohikoak dira datuak eta kopuruak. Horrelakoetan ehunekoak ere askotan ematen dira. Baina nola esan behar da?

Ea zuzena aukeratzen duzun?

  •   %85 ALA % 85 idatz behar da?
  • EAEko biztanleriaren % 68a abstemioa da lanegunetan ALA  % 68 ?
  • Ikasleen % 75ak gainditu du azterketa ALA % 75ek?
  • Elkarrizketatuen % 51,75ek aldeko jarrera du ALA dute?

 

Eltze bakoitzari bere tapa. Erantzunak

Asmatu al duzue eltze bakoitzari bere tapa jartzen?

BABA ZURIAK indarra atzean.

NERIA NEURETZAT zuria erdibana.

TOPINAK GALDARARI ipurbeltz.

GAZTEAK BALEKI zaharrak baleza.

BALIKO ERROTAK irinik ez.

BOST XENTIMOKO PUPUA eta hamar xentimoko trapua.

NAGUSI ASKOREN ASTOA goseak hil.

HAIZEAK NORA zapiak hara.

HARTZEKO PRONTO emateko tonto.

OGI GOGORRARI hagin zorrotza.

Datorren astean gehiago! 

Eltze bakoitzak bere tapa. Atsotitzak

Zer esan nahi du izenburuko atsotitzak? Ba, gaztelaniaz askotan erabiltzen dugun "cada oveja con su pareja"ren parekoa da.

Kontua da gaur sukaldeko arasa erori zaigula, eta orain eltzeak eta tapak nahastuta daude. Kapaz izango zara eltze bakoitzari bere tapa jartzeko?

Ea atsotitz  hauek zuzen osatzen dituzun:

BABA ZURIAK zapiak hara

BALIZKO ERROTAK goseak hil

BOST XENTIMOKO PUPUA irinik ez

GAZTEAK BALEKI ipurbeltz

HAIZEAK NORA zaharrak baleza

Zeharkatu al dute ibaia? Erantzunak

NOLA ZEHARKATU DUTE IBAIA?

Lehenik, bi alabek zeharkatuko dute (40+40). Gero, Jone aitarengana itzuliko da, eta aitak (berak bakarrik) zeharkatuko du ibaia.

Aita beste aldean geratuko da, eta Ixabel Joneren bila joango da. Eta, azkenik, biak itzuliko dira aita dagoen tokira.

ZENBAGARRENA LASTERKETAN?

Bigarrenari aurrea hartu badiozu, orain bigarren zeu joango zara.

BOSGARREN SEMEAREN IZENA?

Peru.

Asteburuako gehiago!