Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia Twitter

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Albisteak

TRABESA, BERBA IRABAZLEA

Udal Euskaltegiak eta AEK-K Udalaren laguntzaz antolatutako Eibarko herria aproposen definitzen duen Berba Lehiaketan, web orrian jasotako botuak eta epaimahaiaren iritzia kontuan hartuta, Igone Lamarainek irabazi du saria TRABESA berbarekin.

Zozketa bidez emandako saria, bestalde, Ines Fernándezi egokitu zaio. Berak aurkeztutako berba kultura anitza izan da. 

TRABESA: apustua.

V. INKESTA SOZIOLINGUISTIKOAREN EMAITZAK AURKEZTU DITU JAURLARITZAK

Hizkuntza Politikarako Sailburuorde den Lurdes Auzmendik EAEko V. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitza nagusiak aurkeztu ditu.

Inkesta horren emaitzen arabera 16 urtetik gorako biztanleen %32 elebiduna da EAEn (2006an baino bi puntu gehiago).

Datu esanguratsuak:

UEUko UDABERRIKO BI IKASTARO MARTXAN DATORREN LARUNBATEAN

Teknologia berriak eta intimitatea eta Komunikazio eraginkorraren artea (II. modulua) ikastaroak datorren larunbatean hasiko dira. Bi eguneko iraupena izango dute, martxoaren 17a eta 24a, hain zuzen.

Oraindik izena emateko aukera dago

EIBARKO EUSKARA TWITTERREN

Teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukera guztiak aprobetxatu nahi ditugu euskararekin lotura duten albisteak zabaltzeko. Horregatik twitterren gaude eta gaurtik aurrera gure jarraitzaile izateko aukera duzu.

Jarraitu hemen 

EUSKARAZKO NOBEDADEAK JUAN SAN MARTIN UDAL LIBURUTEGIAN

Juan San Martin Udal Librurtegiak euskaraz argitaratu diren nobela berriekin boletina sortu du. Hemen ikus ditzakezu irakurtzeko mailegatu ditzakezun azken nobedadeak.

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA SAREAN

Euskaraz kaleratu diren produktuak ikusi nahi badituzue www.katalogoa.org helbidean egin behar duzue klik. Bertan liburuak, jokoak, filmak, musika eta abar daude jasota.

Izena emanez gero, zure posta elektronikoan nobedadeen boletina jaso dezakezu. Martxokoa gaur jaso da.

BERTSO SAIOA KULTUN: AMAIA AGIRRE ETA JULIO SOTO

Bihar, martxoaren 8an, Kultu tabernan Amaia Agirre eta Julio Soto izango dira bertsotan 20:00etan hasita.

Ekitaldi hau Arrate Kultur elkarteak bertsolaritzari buruz antolatu duen egitarauaren barruan dago. Dagoeneko Kultu taberan Jose Lusi Irigoienek iazko ekitaldian ateratako argazkien erakusketa dago.

IKASTEN.NET EUSKARAZKO ON-LINE IKASTAROAK

Euskara zure etxetik doan ikasi nahi baduzu, orain baduzu aukera. Ikasten.net euskara ikasteko baliabide didaktikoa da. Autoikaskuntza ikastaroa da eta ez dago tutorerik ezta irakaslerik. Horregatik ikasleak ez du ikastaroa betetzeagatik titulorik edo ziurtagiririk jasoko.

Ikasten.net hiru.com atariko ekimenetako bat da, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unikertsitate eta Ikerkuntza Sailaren menpe dago.

IRATI ANDA ILLUNABARRIAN

Bihar, martxoaren 6an, Irati Anda izango da Portaleko Areto Nagusian iluntzeko 7etan. Beraz, mendizale, eskaladazale eta kirolzale zaretenok hitzordua duzue.

Emanaldia ...eta Kitto! Euskara Elkarteak antolatu du Illunabarrian egitasmoaren barruan.

Irati Andak "Hamarkada bat harkaitz artean" diaporama eskainiko du.

"KAFKA ETA PAPIN BIDAIARIA" COLISEO ANTZOKIAN

Bihar, Coliseoan, antzezle ezagunak izango ditugu taula gainean. Emanaldia 6 urtetik gorakoentzako da. Antzezle lanetan Jose Ramon Soroiz, Aitziber Garmendia eta Ainara Ortega izango ditugu.

Aukera polita zapatu arratsaldea Kafka eta papin bidaiariarekin pasatzeko!

Eguna: martxoak 3, larunbata

Ordua: 17:00

Lekua: Coliseo antzokia

Sarrerak:  5€