Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia Twitter

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Albisteak

ASTE SANTURAKO IRAKURGAI BERRIAK UDAL LIBURUTEGIAN

Juan San Martin Udal Liburutegiak euskarazko nobedade dexente eskuratu ditu azken egunotan.

Aste Santua ate joka dugun honetan aukera polita duzue irakurketaz gozatzeko. Erantsita duzuen zerrendan ikusgai dituzue nobedade guztiak.

IPAR HAIZEAREN KONTRA COLISEOAN

Datorren igandean, martxoaren 31, Coliseo antzokian 20:30ean Ipar haizearen kontra euskarazko antzezlana ikusteko aukera izango da. Horixe izango da aurtengo Antzerki Jardunaldietako azken aukera.

Taula gainean Itziar Atienza, Joseba Apaolaza eta Felix Arkarazo ikusiko ditugu.

"SORMENA LANTZEKO TAILERRA" AUKERA BERRIA

UEUk udaberrirako eskaini duen ikastaro hau bete egin da, eta interesatu dexente geratu direnez parte hartu ezinda, tailerra egiteko beste aukera bat eskini nahi izan dute UEUko kideek. Hona hemen xehetasunak .

Izen-ematea martxoaren 30 arte dago irekita. Ikastaroaren helburuak honako hauek dira:

TXAN MAGOA PORTALEAN

Gaur, martxoak 26, Txan Magoa Portalean izango da Eibarko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleekin solasean, 09:00etatik 11:30era bitartean. Umeek aukera ezin hobea izango dute Txan Magoari nahi duten guztia galdetzeko eta trukoren bat edo beste ikasteko.

KANTUZ ETA JOLASTUZ KOMUNIKAZIOA LANTZEN

Kantuz eta jolastuz komunikazioa lantzen UEUk Markeskoan Aste Santu ostean eskiniko duen ikastaroetako bat da.

Ikastaro horretan izena emateko epea martxoaren 26an bukatuko da. Kontuan izan Eibarren erroldatuta zaudetenok matrikularen kostoaren %50eko diru-laguntza eskaera egiteko aukera izango duzuela. Diru-laguntza hori Eibarko Udalak ematen du.

GAIXOTASUNEN SUSTRAI EMOZIONALA

UEUk udaberriko ikastaro eskintzan Gaixotasunen sustrai emozionala ikastaroa eskaintzen du. Izena emateko epea aste honetan amaitzen da, martxoaren 23an.

Gaian interesa duen edonori dago zuendua, eta ikastaroaren helburuak honako hauek dira:

ELHUYAR ZIENTZIA UDALEKUAK

Elhuyar Zientzia Udalekuetan izena emateko epea zabalik dago gaurtik apirilaren 1era.

12-16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago. Informazio gehiago hemen.

EGIN EIBARKO-EUSKARA BOLETINAREN HARPIDEDUN

Eibarren euskaraz eta euskararen inguruan zer gertatzen den jakin nahi baduzu, egin gure boletinaren harpidedun euskera@eibar.net helbidera e-maila bidalita. Bertan "harpidedun izan nahi dut" idatzi, eta gustora hartuko zaitugu gure posta zerrendan.

Horrela zure posta elektronikoan gure albiste laburrak jasoko dituzu. Twittererren ere gure jarraitzaile izan zaitezke.

Albiste horietan euskaraz antolatzen diren ekitaldiak, argitaratzen diren materialak, sarean dauden baliabideak, eta hainbat gomendio interesgarri jaso ditzakezu.

EUSKARAZKO TRANSMISIOARI BURUZKO II MINTEGIA EIBARREN

Maiatzaren 8an, asteartea, PORTALEko Areto Nagusian ...eta Kitto! Euskara elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatuta, egun osoko mintegia eskiniko da.

Gaia euskararen transmisioa da. Eta mintegia irakasleei, euskara teknikariei, euskara elkarteetako eta aisialdiko elkarteei zuzenduta dago.

Izena emateko epea apirilaren 16an hasten da. Mintegian parte hartu nahi dutenek 20€ ordaindu behar dute, bazkaria ere sartuta dago.

Iaz egin zen lehen mintegia eta izandako harrera ona ikusita aurten bigarrena antolatu da.

GURASO.COM

Gurasoen premiak asetzeko gunea duzue www.guraso.com. Bertan, guraso zaretenok,  material eta artikulu interesgarriak aukitu ditzakezue.