Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia Twitter

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Albisteak

UEUko UDABERRIKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Krisiari aurre eginez, UEUk inoiz baino ikastaro gehiago antolatu ditu udaberrirako.

Ikastaro guztiak Eibarko Markeskoa jauretxean izango dira. Informatika eta teknologia berrien gaineko 3 ikastaro eskaintzen dira, eta giza eta gizarte gaiei buruzko 7.

Izena emateko epea ikastaroa hasi baino astebete lehenago itxiko da.

Eibarko udalak ikastaroetan parte hartzen duten eibartarrei matrikula kostoaren %50a itzultzen die. 

Horra hor eskaintza:

Giza eta gizarte gaiak:

ANTZERKI JARDUNALDIETAN HIL ARTE BIZI

Hil arte bizi, horixe da, hain zuzen ere, bihar Hezkuntza Esparruan eskainiko den antzezlanaren izenburua. Aurtengo antzerki jardunaldien barruan euskaraz eskainiko den lehena izango da.

Antzezle lanetan Sara Cozar, Iker Galartza eta Joseba Usabiaga ikusitko ditugu, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.

  • Eguna: otsailak 25, larunbata
  • Ordua: 20:30
  • Lekua: Hezkuntza Esparrua (Unibertsitate Laborala)
  • Sarrera: 11€

BERBA LEHIAKETA ZABALIK

Badoa aurrera Udal Euskaltegiak eta AEK-k Udalaren laguntzaz antolatu duten berba lehiaketa.

Otsailaren 20an bukatu zen berbak aurkezteko epea, eta orain, botoa emateko momentua da.

Guztira 73 parte-hartzaile izan dira eta berbak 67, errepikatuta zeudenak behin bakarrik ipini ditugu eta.

Beraz, orain aukeratu zuen ustez Eibarko herria aproposen definitzen duen berba, eta klikatu gainean. Horixe besterik ez duzue egin behar.

Botoa emateko epea martxoaren 2an bukatuko da.

Berba irabazlea epaimahaiak aukeratuko du boto gehien jasotzen dituzten berben artean.

Hementxe duzue parte hartzeko aukera.

BIDEOKOPLA LEHIAKETA

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEKren Mintzapraktika egitasmoak elkarlanean Bideokopla lehiaketa jarri dute martxan.

Txapelketak helburu bikoitza du: alde batetik, euskara ikasten edota praktikatzen dabiltzanak bertsolaritza mundura hurbiltzea; eta bestetik, bertsolaritzak euskara praktikatzeko eskaintzen dituen aukerak erakustea.

Lehiaketa bideo bat sortzean datza, koplak oinarri gisa hartuta. Informazio gehiago: http://praktikatu.blogspot.com/ helbidean topatuko duzue.

BERBA LEHIAKETARAKO MOTORRA BEROTZEN

Dagoeneko irekita dago aurtengo Berba lehiaketarako proposamenak aurkezteko epea.

Eibarko herria aproposen definitzen duen berba aurkeztu daiteke otsailaren 20 arte. Horretarako Eibarko Udal euskaltegira edo AEKra joan, edo mezua bidali euskaltegiaeibar@telefonica.net helbidera edo eibar@aek.org helbidera.

"ALABATXO" UMEENTZAKO ANTZERKIA COLISEOAN

Bihar, otsailak 11, 17:00etan Coliseoan izango da. Sarrera 5€.

Jokin Oregiren zuzendaritzapean taula gainean izango dira Jose Ramon Soroiz, Javier Renobales eta Ana Meabe.

Informazio gehiago: http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/809561/eitb-kultura-alabatxo/

BERBA LEHIAKETA

Eibarko bi euskaltegiek (Udal Euskaltegiak eta AEK-k) berba lehiaketa antolatu dute Udalaren lankidetzaz: EIBARKO HERRIA APROPOSEN DEFINITZEN DUEN BERBA LEHIAKETA.

 

Parte hartzeko:

EUSKARAZ IDATZITAKO DOKTOREGO TESI DIGITALIZATUAK KONTSULTAGAI DAUDE

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Udako Euskal Unibertsitateak euskaraz idatzitako doktorego tesiak on-line jartzen dihardute. Guztira 202 tesi daude kontsultagai helbide honetan: http://www.euskara.euskadi.net/tesiak

WILT, PANPINA PUZGARRIAREN HILKETA COLISEOAN

Datorren ostiralea, hilaren 20an, Coliseoan euskarazko antzezlana izango dugu ikusgai 20:30ean. Wilt, panpina puzgarriaren hilketa antzezlanean Mikel Laskurain, Isidoro Fernandez, Aitziber Garmendia, Miren Gojenola, Koldo Losada eta Fernando Ruiz ikusteko aukera izango dugu.

Informazio gehiago http://www.eibar.es/eu/agenda/wilt-panpina-puzgarriaren-hilketa helbidean.

AIZKORA HOTSAK GOI MENDIETAN DOKUMENTALA COLISEOAN

Bihar, urtarrilak 10, 19:30ean, Coliseoan Aizkora hotsak goi mendietan dokumentala protagonistekin batera ikusteko aukera izango da.

Filma honetan Ernesto Ezpeleta "Bihurri" eibartarrak eta Alex Txikonek Pakistanera egindako bidaia kontatzen da. Bidaiaren helburua Felix Iñurrategi Fundazioari kotxe bat bat dohaitzan ematea izan da. 10.000 kilometroko bidaia  egin dute errepidez Alexek eta Bihurrik.