hartara (haretara). adlag. (TE). Así, de aquella manera; así pues. Era edo modu har(e)tan. Esaldixan hasieran jarritta ondoriozko lokailluen zeregiña betetzen dau (AS).
Haretara ez eban autuan parte izatia gura. / Hartara, ni ez naiz iñor. / Botikarixua, gizon kaskilla zanez, erremedixo bat baño gehixago erabiltzen zittuan, hartara andrazko danetarikuen izatiak jakin gurarik. (Ibilt 472).
Ik. horretara, honetara, hortik. Izatez, adlatibo kasu markia daukan 3. graduko erakuslia da, baiña moduzko esanguriakin lexikalizauta dago holako esaeretan. TEk diñuanez, bere sasoian hartara sinkopautako formia gehixago erabiltzen zan; gaur egunian, bixetara antzera baten erabiltzen da.
"Hor(re)tara, har(e)tara" in [Eibarko euskara. Gure hizketaren doinuak eta berbak, 371]