Eibar aldeko hiztegia
robelloi (rebolloi, rebelloi, robilloi). iz. (ETNO). Níscalo; robellón (Lactarius deliciosus). Rebolloia be esne-perretxikuen klasekua dok, baiña rebolloia rebolloia dok, zurixa zurixa, eta esne-perretxikua esne-perretxikua / Orduan piñu gitxi-tta, ezagutu bez; rebelloia-ta ezagutu bez. Elgetara pasatzen giñan gu ta dana rebolloia! Rebolloia horretxek bakarrik jaten eban Eibarren, Jimeno katalanak. Iñok bez gehixago. Ik. esne-perretxiko, piñu-perretxiko. 1920-1930 ingurura arte perretxiko hau ez zan ezagutzen Eibar aldian. Piñadixak ugaritzen hasi ziranian hasi zan agertzen robelloia, baiña kaltegarrixa zalakuan, hasieran ez zan jaten. Eibarrera bizi izatera etorrittako Jimeno izeneko katalan batek sartu zeban perretxiko hau jateko ohitturia gure herrixan, eta baitta izena bera be.
robelloi txar. iz. (ETNO). Lactario anaranjado (Lactarius volemus). Ik. robelloi. |