motabatzaille. iz. (ETNO). Camachuelo (Pyrrhula pyrrhula). Ik. frutabatzaille, lorabatzaille, puntabatzaille. UZ: gailupa.
Txori izenak
txinbo burugorri. iz. (ETNO). Reyezuelo (Regulus ignicapillus). Ik. paseko txirixo. UZ: erregetxo bekainzuria.
3 . txinbo burubaltz. iz. (ETNO). Carbonero palustre (Parus palustris). Paridae famelixako txori danendako izena.
frutabatzaille (frutobatzaille). iz. (TE). Camachuelo (Pyrrhula pyrrhula). "Especie ornitológica del país" (TE, 377).
Frutobatzaillia gure aldietan, paseko txorixa. / Hori dok txori gaiztua hori! Horrekin jai dagok! Urtero-urtero okaran barik gelditzen gaittuk. Okarana lorara datorrenian, hantxe agertzen dittuk eta "limpio" lagatzen juek!. / Frutabatzailliak udabarrixan fruta-arbolen motak edo pipittak jaten dittu. Okaranak, frixkuak, albertxiguak eta holakuak; hortittik izena. Inguruko herrixetan, ostera, "motatxorixa" esaten detse. / Joe! Honek frutabatzailliok... Basarrittarrak detsek amorro bat...! Loria jaten jok horrek, udabarrixan melokotoiak loran, eta honek, "ttuk-ttuk", dana barrura. Eta kardua be bai. Nik txakurrak dakarazen lekuan, han karduak urten, eta frutabatzailliak beti han dagozak. Ik. lorabatzaille, motabatzaille, puntabatzaille. UZ: gailupa.
1 . txinbo. iz. (TE). Curruca mosquitera; pájaro, paseriforme en general (Sylvia borin). Txinbuak Sylvia generoko txorixak dira gehixenbat, baiña ehizan harrapatzen diran txori txiki gehixenendako be badarabilgu (ETNO). / "Variedad ornitológica del país" (TE, 692).
Txinbua be, paseko txorixa. / Oikiña aldera txinbotara urten dabe. / Umetan tiragomiaz eta habixa-lapurretan; eta koskortutakuan txinbotan haixezkuakin. Holaxe hasi gintzuan kaza kontuan gu. / Keixapian harrapatzen dira gehixenbat txinbuak; eta heskeran be bai. Eta gozuak! Frijiduta, eta arrozakin, zoragarrixak. Txinbo berbia ixa edozein txori txikintzat erabiltzen dogu Eibarren, baiña gehixenbat Ficedula eta Sylvia generuentzat.
bigotedun txinbo. iz. (ETNO). Papamoscas común (Muscicapa striata). Ik. hauts-koloreko txinbo. UZ: euli-txori grisa.
errekako txinbo. iz. (ETNO). Ruiseñor bastardo (Cettia cetti). Ik. erreka.
hauts-koloreko txinbo. iz. (ETNO). Papamoscas común (Muscicapa striata). Ik. bigotedun txinbo. UZ: euli-txori grisa.
pikuko txinbo. iz. (ETNO). Curruca capirotada (Sylvia atricapilla). Pikuko txinbua udazkenian asko ikusten da mahatsa, pikuak eta huntz-hazixak jaten, arra buru baltz-baltzaz eta emia burugorrixa. Ik. pikutxori, txinbo burubaltz. UZ: txinbo burubeltza.
txinbo burubaltz.
1 . txinbo burubaltz. iz. (ETNO). Carbonero común (Parus major). Mordua dagozak: batzuk zurixaguak, bestiak txikixaguak, bestiak gangordunak... baiña guk daneri igual, "txinbo burubaltzak". Baiña klasikua hauxe dok, paparrorixau. Paridae famelixako txori danendako izena.
UZ: kaskabeltza.
2 . txinbo burubaltz. iz. (ETNO). Carbonero garrapinos (Parus ater). Paridae famelixako txori danendako izena.
3 . txinbo burubaltz. iz. (ETNO). Carbonero palustre (Parus palustris). Paridae famelixako txori danendako izena.
4 . txinbo burubaltz. iz. (TE). Herrerillo capuchino (Parus cristatus). "Especie ornitológica del país que viene de paso" (TE, 692).
Txinbo burubaltzak, guri-gurixak uda-azkenian. Paridae famelixako txori danendako izena.
UZ: amilotx mottoduna.
5 . txinbo burubaltz. iz. (ETNO). Curruca capirotada (Sylvia atricapilla). Ik. pikuko txinbo, pikutxori. Eibarren, txinbo burubaltz gehixenbat Paridae famelixakuendako erabiltzen da. Dana dala, Sylvia atricapilla-ri be halan esaten jako.
txinbo burugorri. iz. (ETNO). Reyezuelo (Regulus ignicapillus). Ik. paseko txirixo. UZ: erregetxo bekainzuria.
txinbo buztangorri. iz. (ETNO). Colirrojo tizón (Phoenicurus ochruros). Taillarrian txinbo buztangorrixa. Joe! Umiak eitten dittu! Taillarreko kablien artian habixia! Urtero-urtero bi aldiz eitten dittu umiak, urtero.
txinbo errial. iz. (ETNO). Torcecuellos (Jynx torquilla). UZ: lepitzulia.
txinbo hegozuri. iz. (ETNO). Papamoscas cerrojillo (Ficedula hypoleuca).
txinbo karkar. iz. (ETNO). Tarabilla (Saxicola torquata). Beti otia eta txaria daguan inguruan. Basuan sekula bez. Beti ota artian hori: "kar-kar-kar". Izena be holaxe jakak, "txinbo karkarra". Inguruko herrixetan erabiltzen dan otatxori izena be ezaguna da Eibarren, baiña ez da larregi erabiltzen.
UZ: pitxartxar burubeltza.
txinbo pikumotz. iz. (ETNO). Alcaudón (Lanius collurio). Ik. buruhaundi, txori-haundi. UZ: antzandobia.
txinbo-txakur. iz. (TE). Perro de caza de pajarillos. Txinbotarako eta zozo-birigarrotarako erabiltzen diran txakur txikixak: Spaniela, cockerra... (ETNO).
Ez zan Portugesan txinbo-txakurra lakorik. / Txinbo-txakurrak, ba, kokerrak, eta spanielak, eta holakotxiak... Txakur txikixak, etxekuak: kokerrak zozotan eta galeperretan erabiltzen dira, baiña ez dabe ezertarako balio, beti hankatartian saltoka; Spanielak bai. Horrek gogorraguak dira. Ik. eper-txakur, erbi-txakur, kirikixo-txakur, ehiza-txakur, kaza-txakur, oillagor-txakur.
paseko txirixo. iz. (ETNO). Reyezuelo (Regulus ignicapillus). Ik. txinbo burugorri. UZ: erregetxo bikainzuria.
arrano [putre]. iz. (TE). Buitre (Gyps fulvus). Gure txiki denboran, arrano asko agertzen ziran Eibarko mendixetara. / Ondo eiña milla bidar, arranuak zatika jan bihar banabe, aintxiñako Ixion bat letxe! (Ibilt 488).
Ik. gabillara, abendu, abendu errege, arrai, txitxalapur, sai.
arrano zuri. iz. (ETNO). Alimoche (Neophron percnopterus). Ikusitta badakat nik arrano zurixa Asuntzan. Ni nitzan umetxo bat. Ez nekixan nun zeguan bez Asuntza. Eta tranpiakin harrapau zittuen arranua eta arrano zurixa. Eta juan nitzuan ba ni fraka motzekin! Aittak esandako bidietatik, harek bixak ikustera. Arrano bixak basarriko ataixan katiekin lotuta! Ointxe be ikusten nagok!.