Txori izenak
hormatxori. iz. (TE). Gorrión (Passer domesticus). Gure inguruetatik, hormatxorixak be aldendu ziran hainbeste ehitzarin bildurrez. / Txirriskillak-eta be bai, ezta? Baiña txarrena hormatxorixa. Hori da txori marrajua hori! Lehen, artua eta garixa ereitten genduanian, zerua ikusi ezinda. Gari-sail osua hormatxoriz jositta, eta ezin kendu. Alperrik txorimalua ipinitta be.. Ik. artatxori. Inguruko herrixetako patxizahar, artatxori, kaletxori... eta antzerakuak be ezagunak dira Eibarren, baiña hormatxorixa esaten detsagu guk.
okil. iz. (TE). Pito real; pájaro carpintero (Picus viridis). Okillak arbola-gerri barruan ataratzen dittu umiak. Ik. okillanak. Picidae famelixako guztientzat erabiltzen da, baiña hauxe (Picus viridis) da alde haundixakin ezagun eta ugarixena.
okil txiki.
1 . okil txiki. iz. (ETNO). Pájaro carpintero (Dendrocopos minor).
okil-txori. iz. (ETNO). Trepador (Sitta europaea).
bigotedun txinbo. iz. (ETNO). Papamoscas común (Muscicapa striata). Ik. hauts-koloreko txinbo. UZ: euli-txori grisa.
sai. iz. (NA). Buitre (Gyps fulvus). "Saixa" bai, "saixa" esaten jako. Badauka beste izen bat baiña "saixa" esaten jako. Ik. arrano, abendu errege, arrano zuri.
1 . kardantxillo (gardantxillo) [kardantxilo]. iz. (TE). Jilguero (Carduelis carduelis). Motrikoko Lizarrira goiaz kardantxillotara. / Horrek guztiok ondo kantatzen juek: kardantxilluak, eta tariñak, eta berdeloiak, eta pardilluak, eta... Kaixolan be makiñatxo bat eukittakua nok ni. Likiaz harrapau, eta kaixolara. Berihala bertakotzen dittuk. Eta kantua?! Zelan kantau?! Zoragarrixa. UZ: karnaba.
1 . pospolin. iz. (TE). Codorniz (Coturnix coturnix). "Galeperran kantu onomatopeia. Hortik, galeperrari berari be pospoliña deitzen jako Eibarren" (IL, 70). / "Onomatopeya que sustituye a veces a galeperra. Codorniz" (TE, 633).
Pospoliña dauka kaixolan, goizian goizago esnatzeko. / Entzun! han pospoliña kantuan! "pospolin-pospolin...". Ik. galeper. Galeper gehixago entzuten da; pospolin Bizkai alderutz gehixago.