Txori izenak


bertako txitxi. iz. (ETNO). Bisbita arbóreo (Anthus trivialis). Txori izena da. Alde bakarra hankak dittuk; atzeko atzazkalari begiratu bihar jakok. Luzia bajaukak paseko txitxixa dok, negukua. Motza bajaukak, orduan, bertako txitxixa, udakua. Bixak dittuk gozuak jateko. Gitxi jaukek jateko, baiña ona, kirri-karra, hazur eta guzti. Bai udakuak eta bai negukuak, bixak bardin. Ik. txitxi.


neguko txitxi. iz. (ETNO). Bisbita común (Anthus pratensis). Ik. bertako txitxi, paseko txitxi, txitxi.  UZ: negu-txirta.


© Migel Mari Elosegi
txinbo buztanluze. iz. (ETNO). Mito (Aegithalos caudatus).


© Kutxa Fonoteka
1 . txitxi. iz. (ETNO). Bisbita arbóreo (Anthus trivialis). Txori izena da. Esr. Txiri-txiri txara-txara txitxittara txarara. Ik. bertako txitxi, neguko txitxi, paseko txitxi.  UZ: txirta.


1 . gautxori. iz. (TE). Chotacabras (Caprimulgus europaeus). Gautxorixan arnasia entzuntzen zan urrindik. / Eta beste bat dok gautxorixa, "chotacabras". Bati agindu najetsan hilgo nebala, eta oin ezin juat harrapau! Gabaz ibiltzen dittuk-eta. Azkenengoz ikusi najittuan bi Karabixetan, egunsentixan. Hego luze-luziak... okelia ezebez.  UZ: zata arrunta.


urretxindor. iz. (TE). Ruiseñor (Luscinia megarrhynchos). Ez jako entzutzen urretxindorrari Eibar aldian.  "No forma parte del léxico común de Eibar, por no pertenecer la especie a la fauna ornitológica de la localidad, al menos desde hace mucho tiempo" (TE, 714).


gran duke. iz. (ETNO). Búho real (Bubo bubo). Txori izena da.  Frantsesetik hartutako izena; ez da Eibarren ezaguna.


pikuko txinbo. iz. (ETNO). Curruca capirotada (Sylvia atricapilla). Pikuko txinbua udazkenian asko ikusten da mahatsa, pikuak eta huntz-hazixak jaten, arra buru baltz-baltzaz eta emia burugorrixa. Ik. pikutxori, txinbo burubaltz.  UZ: txinbo burubeltza.


ur-zozo. iz. (ETNO). Mirlo acuático (Cinclus cinclus). Ur-zozua oin be badago. Matsarixan urtero ataratzen jok horrek habixia. Baiña hori beti izan dok urrixa. Egon bai, baiña gitxi.


bili. iz. (TE). Pato (Anas sp.). Bilixak hazteko, ur-ondua bihar da. / Hori Eibarko berbia dok. Plaentxian eta Ermuan "paittak" esaten juek, baiña guk "bilixak". "Paittak" be bai, baiña "bilixak" gehixago. Pasekueri, gero, "ahatak", baiña etxekueri, "bilixa": "emoixon jaten bilixeri" eta "atzo bilixa afaldu genduan soziedadian". Ik. paitta.  Etxeko (edo basarriko) ahatendako izena; pasekuak eta kazakuak ahatak dira; basarrikuak bilixak edo paittak.
bili-bili.
1 . bili-bili. iz. (TE). Pato, en lenguaje infantil. Bilixa, paittia. Ikusizu bili-bili mamatan. / Umetxuari bili-bili gustatzen jako, ezta umetxo?.
2 . bili-bili. interj. (ETNO). Llamada para atraer a los patos y ánades.