Ospakizunak eta jaixak
asiento. iz. (ETNO). Sepultura; Lugar que tenía cada familia en la iglesia y representaba a la casa/caserío en el templo. Antxiña, herriko etxe bakotxak elixan euki izan daben hillobixa.
Gu benetako Eibartarrak gaittuk, bizi guztikuak. Guk asientua jakagu parrokixan gero!. / Entiarrua bixar da, baiña ez detse asientua dakan tokixan eingo; karmelitetan eingo detse. Ik. olata, gurrutxel. Eibarren asientua esan izan jako; beste leku batzuetan sepulturia edo jarlekua.
aratuste ibili (aratoste ibili). esap. (TE). Andar de disfraz, disfrazarse; andar disfrazado. Aratustietan koko jantzi.
Haura, urte guztian dabill aratoste. Ik. koko jantzi.
koko jantzi. da/du ad.-esap. (TE). Disfrazar(se). Aratustietan mozorrotu edo koko jantzi.
Bazoiaz aurten koko janztera?. / Karnabal aurreko astian, eguenian, Eguen Zuri izeten zan. Ta orduan ume txikixak jantzi [...]. Jentiak biharra eitten eban, baiña gurasuei gustatzen jakuen umiak jaztia basarrittar, ta antxiñako andra zaharren zerekin. Ta tanboliña arratsalde guztian joten egoten zan, ta dantzan. Sobre todo andrak, ezta? Euren umiekin pozik haintxe! Ta Karnabal egunian, umiak igual-igual jazten ziran, Eguen Zuriko moruan. Ta orduantxe pintturak eta... Koko jantzitta, haixe izaten zan koko jaztia. Aratustiak izaten da domekia, astelehena eta martitzena. Ta eguaztena izaten zan Hauts-eguna. Handik garizuma guztian ez zan dantzarik egoten. / Aratoste batzuetan koko jaztia nahi eban, baiña iñok ez igartzeko moduan. (Zirik 103). Ik. aratuste, Eguen Zuri, jantzi, koko-jantzi, koko-moko jantzi.
Aste Nausi [Aste Nagusi]. iz. (TE). Semana Grande; Semana Mayor. Donostiako Aste Nausixa, Andramarixetan.