Jolas eta jokuak
apone (apon). iz. (TE). Taba. Jolasian ibiltzeko bildots edo ardikixan hazurra.
Hainbeste ume izanda... Ene! Jolasian...! Pelotan ta harrapatzen ta... Oin baiño traste gitxiagokin! Zera, kaniketan, ta gero aponiak esaten jakon, bildotsan... zuk ez dozu jakingo... Badakizu zer dan aponiak? Bai, tortolosak! Harekin, aponetan ta.... Ik. asaje, tortolos. Eibarren tortolos eta asaje berbak erabiltzen dira gehixago. Apone berbia Agiñaga aldian erabiltzen da gehixago, eta tortolosetan egitteko kantuetan be bai:"Apone bat, apone bi, hiru apone, lau apone...".
arimian salto. iz. (ETNO). Branle, baile en corro en Cuaresma; juego al corro . Garizuman txirringan egitten zan jokua. Katibua erdixan ipintzen zan, begixak tapauta. Harek harrapatzen zebana hurreguan barrura.
Alkarri helduta kantatzen genduan: "Arimian salto. Herria bajo. Aizerixa. Ni miel. Parajian, parajian. Nontzat? Nontzat? Harrapatzen dabenak berarentzako". Hori Garizuman eitten zan; hori txirringia deitzen zan. Erdixan egoten zana, erdixan begixak tapauta, eta harek harrapatzen dabena, ha barrura gero!. Ik. txilindruan.
bago. iz. (JSM). Echa; dinero a la mesa. Karta jokuko berbia da.
bago egin. esap. (JSM). Poner la echa al juego; echar dinero a la mesa. Karta jokuko berbia da.
Ik. étxia jarri.
kukurrusalda. interj. (ETNO). ¡Tiempo!. Harrapatze-jokuetan, jokua etetzeko erabiltzen dan berbia: baten bat jausi egin dalako, zeozer esateko... / Expresión que grita uno de los participantes en un juego de pillar, para parar momentáneamente el juego y comunicar algún incidente.
Kukurrusalda! Kukurrusalda! Itxoin-itxoin, Mirenek min hartu dau-eta.
txutxurrutxu. interj. (ETNO). Voz jugando a pillar. Harrapatze jokuetako berbia da.
Txingorra-mingorra harrapatzeko jokua da. Lau, arboletan ipiñi eta bestia erdixan. Gero bata bestera pasatzera eta bixen bittartian katibuak harrapau. "Txutxurrutxu" esandakuan kanbixau eta katibuak harrapau. Galtzen dabenak, bera katibu. Ik. txingorra-mingorra, kukurruku.
astoka. iz. (TE). Juego: al potro, dólar. "Juego infantil, que consistía en ponerse doblados, con las manos apoyadas en las rodillas, para ir saltando sucesivamente sobre los compañeros de juego" (TE, 183).
Astoka neu be banabil. Ik. burroka, astoka-txitxaka, kuarta-mantaka, saltalasoka, medioka. Astoka jokatzeko modu asko dagoz, baiña danen oiñarrixa zera da:
katibua makurtuta ipintzen da, eta beste guztiak gaiñetik saltoka
pasatzen dira, jokuan arabera gauza desbardiñak egitten. Oin gitxira
arte jokatu izan da eta azken urtiotan erderazko dólar izenakin
ezagutu izan dogu. Jokuan arabera medioka, saltalasoka edo kuartamantaka be esan izan jako (ETNO).
txapetan. iz. (TE). A las chapas, juego. "Juego que consistía en tirar dos monedas acopladas a lo alto para ver si quedaban cara o cruz en el suelo" (TE, 687).
Maskuelok, txapetan be, tranpia ekixan.