Jolas eta jokuak
potia pote, nahiz pipar eta nahiz tomate. esap. (TE). "Frase pasada a proverbio, de una conocida anécdota local, y que se dice para significar que a lo regalado no vale hacer distingos" (TE, 633).
Esr. Potia pote, nahiz pipar eta nahiz tomate, eta laga nahi ez badozu.
Azeitero binagrero zer dakazu kolkuan. ( -). Juego infantil. Ezkutaketan jolasteko jolasa.
Kant. -Azeitero binagrero zer dakazu kolkuan?/ zorri haundi bat lepuan!/ ¿Qué es estó?
bat bi hiru eta lau. zenbtz. (IL). A la una, a las dos y a las tres. Jolasetan kantatzeko edo jokuetan hasieria edo urteeria emoteko.
Kant. Bat, bi, hiru eta lau / Txomiñek andria falta dau / Txomiñek dauka dendia / sagar ustelez betia / sagarrak saldu orduko / topatuko dau andria.
Ik. balio, hiru, lau. Antxitxiketa karrera bat egitteko urteerako erreixan jartzen giñanian,
urteeria edo salidia emoten ebanak esaten eban: Ia, danok prest:
bat-bi-hiru ta lau! eta antxitxiketalarixak karreran hasten ziran.
Halaxe dogu, esate baterako, honako herri-jolas kantutxu hau be, lau
konpasek markatzen dabena, zera, solfeauko bagendu, konpasilluan
jarriko gendukiana: Bat, bi, hiru ta lau ... (IL).
afariketa. iz. (TE). Cosa de broma, cosa poco seria; juego de niños. Jolasa; gazte eta helduen artian adarjotzia eta txantxia (ETNO). / "Afáriketa izenak hartu dau, gero, beste esangura figurau bat, eta persona helduen artian be erabiltzen da; bateronbat adarjotzen, edo txantxetan eta brometan datorrenian, edo fundamentu haundi barik diharduanian esaten jako" (IL, 80).
Umien afariketia dirudi autu horrek. / Afariketia zalakuan, milla errialen okerra. / Gauzia benetan hartu biharrian, afariketan jardun dabe. / Zer, afariketan diharduzu ala?.
afariketan egin / ibili / jardun. da/du ad. (TE). Jugar a ser mayores / a padres y madres. Janarixa prestau, horretarako bihar dan guztia egiñaz. Normalian bat ama da eta bestiak umiak. Nesken jolasa izaten zan (ETNO). / ILek detalle askokin azaltzen dau zelan egitten eben antxiña (in IL, 79-80). / "Jugar (los niños) haciendo comedia de los asuntos de los mayores" (TE, 109).
Eingo dogu afariketan, ni aitta eta zu ama? / Afariketan zebizen umiak Txantxa Zelaixan. / Afariketan jardun dabe goiz guztian. / Bai, bai, afariketan eitten genduan. Basarriko jentiak ez gendun eukitzen astirik, edo ganaua zaintzia edo astua zaintzia edo ha ekartzia edo hori ekartzia... Kalian, eskolan, errekreuan eitten genduzen harrapatzen, ezkutatzen, gero paiñelua edo...Korapillua ein eta gorde ta "bero, bero, bero". Hurrian badago "bero" daguela esan ta urriñian badago "hotz". Ik. afariketan ibili, amatxoka ibili. "Izenak berak diñuan moduan, bere etimologixia
afari-ttik dator, zera, afarixa egitten jardutzia; nahiz afarixa,
nahiz bazkarixa edo bardin armozua, baiña, dirudixanez, afarixa izan da
jolas horren izenaren oiñarrixa" (IL, 79)
afariketan ibili (afariketan jardun). esap. (TE). Actuar como niños; actuar sin responsabilidad, andar de cachondeo. "Se dice también así, cuando los mayores, faltos de juicio o seriedad, parece que actúan como niños" (TE, 109).
Afariketan ibilli haiz ala, horretara agertzeko? / Gauzia benetan hartu biharrian, afariketan jardun dabe.
1 . sake. iz. (TE). Saque. Pelotako berbia da.
Sakia eban txakurra pelotari harek.
sakia atara. esap. (TE). Sacar, iniciar el tanto. Pelotako berbia da.
Bata sakia ataratzen eta bestia errestatzen, onenak.
sakia errestau. esap. (TE). Responder al saque. Ez zan erreza haren sakia errestatzia.
putsasaje (hutsasaje). iz. (ETNO). Términos rituales del juego de tabas. Tortolosen jokuak daukazen lau zatixetako lehenengua.
"Putzasajé" esan, pelotia airera bota eta berriz eskuan hartu bittartian "baat" kontau eta tortolos bati buelta emon bihar jakon alde sakon-zabala gorutz begira ipiñixaz eta esku batian gorde (hori dana pelotia barriz eskuan hartu orduko), gero bota berriz pelotia.... Ik. apone, asaje, tortolos, bixak, erregeak, hirurak. Putzasaje esaten da.
3 . kukurruku. interj. (ETNO). Voz del juego del carro. También se le llamaba así al juego del carro, tomando esta voz de la canción.
Ik. burdixan jolas, txutxurrutxu, txutxurrutxuka.
burroka. iz. (TE). Jugar al burro. "Juego de muchachos, que consistía en que uno se pusiera de burro junto a la pared, para que le fueran saltando encima los demás, hasta que se deshiciera el racimo" (TE, 279).
Burroka jarduntzen genduan konzejupian. Ik. astoka, astoka-txitxaka, txorromorro.
zinbili-zanbulu (zablu, zaburu, zibili-zabulu, zibili-zaubla, zibiri-zaure, ziburi-zaburu, ziburu, ziburu-zaura, zinbiri-zanbulu) [zabu]. iz. (TE). Columpio. Ziburu-zauria jarri dabe ostian, umien jolaserako. Ik. txintxaun. Aldaerarik arruntenak zibili-zabulu, zibiri-zaburu eta bixon sinonimua: txintxaun.