Ume berbetia
lo-lo. iz. (IL). Sueño. Guazen lolo egittera, laztana, lolo, lolo, haundi egitteko. Ume berbetan erabiltzen da.
apapa (apapara). adlag. (TE). De paseo, a pasear, en lenguaje infantil. Juan, etorri, ibili aditzekin erabiltzen da.
apapa etorri / ibili / juan (apapara juan). da ad. (TE). Ir de paseo, en lenguaje infantil; venir a pasear. Guazen apapara, egualdi ederra dago eta. / Ala umetxo, oin jantzi eta apapa juango gara. / bazatoz apapara? / pozik ibili zara apapa?.
txilibito (txilibitto, txilibitxo, txiribito) [txilibitu]. iz. (TE). Pene en lenguaje familiar. Txilibitton, Portalian bizi zan seme-alabegaz, zeintzuk jarraittu izan eben aittan izenakin. / "Pitxua" eta "txilibitxua", lehenago, lotsarik ez euken berbak bixak.. / Zure granujiak txilibitua bistan daroia. / Ekekei, ekekei! txilibitua bistan! / Horrek berba asko, baiña ez jakok txilibitua jaso be egingo.... Iñoiz lagun artian be erabiltzen da. "El naturalismo de otros tiempos no concedía ninguna malicia a esta
expresión, y en Eibar había un honrado vecino a quien llamaban Txilibitton. Quizá esto obedezca a que hay otros sinónimos groseros que son tabú" (TE, 691).
tas-tas egin / emon. dio ad. (ETNO). Pegar, azotar. Ume!, formal ez bazabiz tas-tas emongo detsut. / Tas-tas ein bihar destazu? ui-ui-ui!. / Ez hartu hori, gaiztuorrek, bestela tas-tas emongo detsut. / Laga hori bakian, ipurdixan tas-tas egingo detsu-eta aittatxok. Ik. tete egin.
apatx egin (apatxi egin, apitxi egin). du ad. (TE). Sentarse, en lenguaje infantil. Apatx eizu amatxon onduan, mama erateko. / Ein apatxi hor!. / Zer txiki?, nekatu egin zara ala? Ia ba, apatx egingo dogu hementxe. / Ia, maittia! egiñ apatx hemen, ia, apatx umiak!. Ik. apa egin.