Onomatopeiak
tzast (zasta, ddast). onomat. (ETNO). ¡zas! derrepente [onomatopeya]. Baterakuan egitten dana.
Gu harekin juaten ga eta txirrixt! txirrixt sartzen gaittu iñor sartu orduko, ddast!; beira atetik, baiña alto! bestiei eta gu barrura..
txik-txak. onomat. (ETNO). Rapidez [onomatopeya], facilidad con que se hacen las cosas [onomatopeya]. Txikittasuna, bizkortasuna zeozer egitterakuan.
Txik-txak egitten ziran azauak.
1 . tak (taka, da, dda, txak). onomat. (TE). Golpe suave [onomatopeya]. "Onomatopeya que denota un golpecito, un saltito o una quiebra" (TE, 668).
Tak eta erriala! Kendu ein bihar izan neban gitxarria. / Taka! jo eban buruan makilliakin baiña miñik emon barik. / Suertetsua zan ha, tak! eta beti etaratzen eban zegozer. Ik. pla, plas.
dar-dar. onomat. (ETNO). Tembleque. Hotzak eta bildurrak eraitten daben ikaria.
Hotzan hotzak dar-dar neukan gorputza; ha zan dardaria, ha!
tirri-tirri. onomat. (ETNO). Movimiento (normalmente giratorio) y rapidez. Zeozer ariñ eta indar barik egitten danian, mobimentuzkua, batez be.
Sagarrak "tirri-tirri-tirri-tirri" juaten dira mugan behera.
blast (blasta). onomat. (ETNO). Golpe, onomatopeya; ¡pumba!; ¡plaf!. Golpiana.
Hasarretuta, blasta! itxi eban atia, eta juan zan. / Arpegixan jo eban, blast! eta ixa bota egiñ eban. Ik. plastateko, plas.
dzunba (dxunba, dsunba). onomat. (ETNO). Ruido al saltar al agua. Uretara salto egindakuan
Bai!, izardi baten geuazen aitta eta bixok eta: "Han iñor be ez dago" eta, narrustu!, eta "dzunba!", uretara. Bai bizkor urten be! Jolin!.
tarrat. onomat. (ETNO). Rotura, rasgadura. "Apurtu baten zaratia, baiña zartadia edo tarraatadia gehixenbat, ez zeozer lehertu edo txikitzia" (ETNO).
Frakak estu nittuan eta hankia jasotzerakuan, tarrat!, iztar aldian sekulako tarratadia. / Iñaki Perurenari fraka tarratadia egin jakon, behiñ, harrixa jasotzen. "Tarrat!" egin zetsan frakiak atzekaldian, neuk ikusi neban, eta harrixa jausi egin jakon lurrera. Ik. tart, dart, zart.