Onomatopeiak
traka-traka. onomat. (TE). Al galope. "Onomatopeya que imita el paso de las caballerías" (TE, 680).
Traka-traka, zaldi gaiñian Durangon zihar.... / Zaldi gaiñian traka-traka doiazenak ikusi eta inbidixia emoten dabe..
ras. onomat. (ETNO). Atrapar rápidamente algo. Zeozer bizkor harrapatziana.
Ezkailluak, agorrian. Gero "ras!" sartuta, "ras-ras", potiak. Potekaria izaten zan neurrixa: pipar potia?, haraxe! Gero tabernetara saltzera. Repetiduta be bai: ras-ras.
trakatan-trakatan. onomat. (ETNO). Trote del caballo [onomatopeya]. Zaldi trotia.
Zaldi gaiñian trakatan-trakatan doiazela ikustiak inbirixia emoten dau.. Ik. takatan.
dri-dra (di-da) [di-da]. onomat. (TE). Proceder con decisión. Zirt edo zart erabagi (ETNO). / "Onomatopeya con que se declara la resolución de proceder drásticamente" (TE, 295).
Dri-dra!, ez goiaz gehixago itxaintxera, eta guazen hamendik. / Beste barik, berihalaxe, di-da! egiñ eban eta kitto!.
danba (danga). onomat. (ETNO). Golpear fuertemente con el puño o con otra cosa. Ikubillez edo beste zeozekin indartsu jotia.
Lehelengo politto-politto jo genduan atia, baiña geruago "danba-danba".
plist (plis). onomat. (NA). Suavemente, sin ruido. Plist! hill ein zan! / Plis! eta topau dau parrokuoi!; esplikau detsa, eta -"Sekula ez dot entzun holakorik: nik neuk Elixako legiak eta, bai, asko estudixau dot baiña honek gauzok...".
tingili-tangala (tingili eta tangala). onomat. (NA). Ruido de recipientes metálicos. Asto gaiñeko ontzixen zaratia.
Antxitxiketan kalera be juan bihar astuakin, haalako baten, tingili ta tangala! kantinflorak "tirrin-tarran-tirri-tarra" bueltaka eta...; noixian behiñ arrautza bat jan eta aurrera!. Ik. tirri-tarra.
txorrost (xorrost). onomat. (IL). Ruido de líquido fluyendo. Ur apurtxo bat botatzen daneko zaratia.
ILek zelan egitten zan detalle askokin dakar: IL, 87-88.
totx. interj. (ETNO). Llamada a las ovejas. Animalixeri etortzeko diarra, ardixeri esate baterako.
Normalian repetiduta erabiltzen da: totx! totx!..., etorri arte.